AGENDA | 2015.06.09 – 06.11
Lubrication Managementek makinen lubrifikazioari buruzko ikastaro aurreratu bat antolatu du
Lubrication Managementek antolatuta, Noria Co-ren ikastaro bat egingo da ekainaren 9tik 11ra IK4-TEKNIKERen instalazioetan.
Ikastaroan, makinen lubrifikazioaren inguruko gai aurreratuak landuko dira, hala nola lubrifikatzailearen aukeraketa, lubrifikazio-arazoen konponbidea eta lubrifikazio-programaren kudeaketa.
Ikastaro honen helburua da plan estrategiko bat garatzea mantentze-lanen helburuak betetzeko eta, bereziki, bikaintasunaren eta lubrifikazio-jardunbide egokien bidez aktiboen errentagarritasuna maximizatzeko.
Ikastaroa instalazio industrialetako mantentze- eta lubrifikazio-lanak kudeatzeaz arduratzen direnentzat eta lubrifikazio-lanak egiteaz arduratzen diren langile eta teknikarientzat prestatu da.
Informazio gehiago
Informazio gehiago eskuratzeko nahiz izena emateko, sakatu hemen