BUELTATU

ALBISTEAK

Zenbait zientzialari egiptoar IK4-TEKNIKERen izan dira eguzki-energiaren arloan ikerketa-ildo berriak bultzatzen

EuroSunMed Proiektua: eguzki-teknologiak merkatu

Alexandriako Unibertsitateko Nile Valley Engineering Egiptoko ingeniaritza-zentroko eta Alexandriako Unibertsitateko zortzi zientzialari izan dira bisitan IK4-TEKNIKERen, estalduren kimikaren eta heliostatoen diseinuaren arloan ezagutza sakontzeko. Bisitaldia EuroSunMed proiektuaren barruan kokatzen da.

Egiptoko zientzia-bikaintasuneko zentroetako zortzi zientzialariz osatutako taldeak hiru aste eman ditu IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoan, xede hauekin: eguzki-energiari aplikatutako ikerketako lankidetza sustatzea, Mediterraneo inguruko herrialdeen arteko trukea indartzea eta iturri berriztagarrien kostuak murrizteko bideak lantzea.

Otsailaren 23an hasi zen bisitaldi hori EuroSunMed nazioarteko proiektuaren barruan kokatzen da. EBko Zazpigarren Esparru Programak finantzatutako proiektu horren bidez, bultzada bat eman nahi zaio Europak Afrikako iparraldearekin energia berriztagarrien esparruan duen trukeari.

Bisitan etorritako zientzialariak bi taldetan banatu ziren, bi gai lantzeko: alde batetik, heliostatoen diseinua, David Olasolo ikertzailea koordinatzaile zela; eta, bestetik, estalduren arloa, Estíbaliz Gómez gainazalen kimikako adituaren eskutik.

EuroSunMed proiektuak 5 milioi euroko finantzaketa du, eta xede batekin sortu da; hain zuzen ere, eguzki-energia aprobetxatzeko erak asmatzea, energia-iturri fosilen ordez erabiltzeko.

IK4-TEKNIKER partaide duen ekimen horrek Frantziako Zientzia Ikerketako Zentro Nazionala (CNRS) du gidari, eta Europar Batasuneko, Egiptoko eta Marokoko 17 unibertsitatek eta erreferentziako ikerketa-zentrok hartzen dute parte bertan.

Hauek dira proiektuaren helburu nagusiak: energia fotovoltaikoaren eta eguzki-kontzentrazioko energiaren garapen tekniko eta teknologikoa, eta elektrizitate-sareen integrazioa. Horrez gain, Mediterraneoko herrialdeek berezko dituzten baldintzetan funtzionatzeko gai diren elementu berritzaileak (hala nola zelulak edo heliostatoak) erabiltzea ere badu helburu. Berezko baldintza horien ezaugarri nagusiak beroa, argitasun handia eta basamortuko hondarrarekin azaroak izateko arriskua dira.

Ekimen horren beste elementu giltzarri bat ikasle eta ingeniarien trukea da. IK4-TEKNIKER eguzki-sistema termikoen kostuak murrizteko ari da lanean, eta bera da, Espainiako Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalarekin batera (CENER), ekimen horretan parte hartzen duen espainiar erakunde bakarra.

The research leading to these results has received funding from the European Union Seventh Framework Programme [FP7/2007-2013] under grant agreement n° [608593].