BUELTATU

AGENDA | 2015.10.18 – 10.20

IK4-TEKNIKER antolatzaile:

Nazioarteko High Speed Machining Biltzarra

2015eko urriaren 18tik 20ra bitartean
Nanjing, Txina

High Speed Machining Nazioarteko Biltzarra lehenengo aldiz Txinan

High Speed Machining Nazioarteko Biltzarra (Abiadura Handiko Mekanizazioa) arrakastaz egin da Europako zenbait hiritan —Darmstadt, Metz, Donostia eta Praga— hamar urtez baino gehiagoz, mundu osoko enpresak, unibertsitateak eta makina-erremintaren eta fabrikazioaren sektorean erreferentzia diren ikerketa-zentroak harremanetan jarriko dituen plataforma bat garatzeko.

Azken urteotan, Txina fabrikazioaren munduko merkatu handienetako bat bihurtu da. Mekanizazioaren teknologia, zehazki, ikerketako gai interesgarri bihurtu da, eta asko ari da aplikatzen industrian.

Hori horrela, HSMren XII. Biltzarra —IK4-TEKNIKER da antolatzaileetako bat— Nanjingen, Txinan, egingo da lehen aldiz, parte-hartzaile guztiei Txinako eta munduko fabrikazioa gerturatzeko. 2015eko urriaren 18tik 20ra izango da.

Aurtengo Biltzarraren gaia “Produktibitateko eta kalitateko aurrerapenak” izango da, eta 20 herrialde baino gehiagotako 150 parte-hartzailetik gora izango dira, Amerika, Europa eta Asiakoak, besteak beste.

IK4-TEKNIKERen parte-hartzea

IK4-TEKNIKERek, dagozkion batzorde zientifikoan eta exekutiboan parte hartzeaz gain, “New strategy for trajectory generation in the transition of two non-aligned segments” hitzaldia emango du; Fagor-Aotek-ekin lankidetzan egindako I+Gko proiektu baten emaitza da.

IK4-TEKNIKERekin batera antolakuntza-batzordean dauden erakundeek babesten dute ekitaldia: Nanjing-eko (Txina) National University of Aeronautics and Astronautics, Darmstadt-eko Unibertsitate Teknikoko PTW Institutua, Pragako (Txekiar Errepublika) Research Centre of Manufacturing Technology eta Metzeko (Frantzia) Ecole Nationale Supérieure d’arts et Métieres.

Nazioarteko AMB Azoka (Metal Working & Forming)

Biltzarrarekin batera Nazioarteko AMB azoka izango da; urriaren 19tik 22ra bitartean. Txinako nazioarteko makina-erremintaren eta mekanizazioaren azoka nagusia da, eta erreferente bat munduan.

Informazio gehiago

Informazio gehiago behar izanez gero, jo biltzarraren webgunera hemen.

IK4-TEKNIKER eta makina erreminta eta fabrikazioa