BUELTATU

PROIEKTUAK

Materialak eta estaldurak hegazkinen lurreratze-trenaren junturetarako eta ardatzetarako

Kromatua ordezkatzen duten hegazkinen lurreratze-trenarentzat tratamenduak

IK4-TEKNIKERek ikuspegi tribologikotik zein material-bikote diren egokienak aztertzen du hegazkinen lurreratze-tren berry baten zigilatze-sisteman erabiltzeko.

Lurreratze-tren gehienek ardatz kromatua daramate, osagaia higaduratik eta korrosiotik babesteko eta frikzioa murrizteko. Hala ere, kromatuak eragin kantzerigeno ezaguna sortzen du haren ekoizpen-prozesuan eta hau dela eta baliteke epe laburrean horren erabilera murriztea edo debekatzea.

Testuinguru honetan, beharrezkoa da gutxienez gaur erabiltzen den funtzionaltasuna duten aukerako tratamenduak identifikatzea eta probatzea.

Kasu honetan, ikerketaren helburua ikuspegi tribologikotik zein material-bikote diren egokienak zehaztea da, hegazkinen lurreratze-tren berri baten zigilatze-sisteman erabiltzeko.

Horretarako, entsegu-protokolo bat garatu zen juntura/ardatz kontaktuaren antzeko lan-baldintzak erreproduzitzeko.

Beharrezkoa zen dimentsio txikitako eta geometria sinpletako laginak erabiltzea aztertu eta erkatu beharreko materialak eta estaldurak ekoiztea eta erostea errazago izan dadin.

Behin prozedura zehaztuta, material-konbinazio desberdinak entseatu ziren (polimeroak estaldurekin eta gabe, Cr+6 gabeko estaldurak dituzten junturetarako eta altzairuetarako ardatzen kasuan).

Azkenean, portaera ona ematen zuten material-bikote desberdinak identifikatu ziren. Alde batetik, frikzio txikia sortzen zen, eta horrek batez ere lurreratzea laguntzen zuen. Beste alde batetik, junturaren zein ardatzaren higadura muga onargarrien barruan zegoen, eta, horrenbestez, osagaiak bizitza egokia izango zuela bermatzen zen.

Aplikaziozko sektoreak

Aeronautikaren sektoreaz aparte, irtenbide hau garraioaren, energiaren, makina-erremintaren eta ekipamendu-ondasunen sektoreetan ere aplika daiteke.