AGENDA | 2015.11.12
IK4-TEKNIKERek “Tomografia: teknologiak eta aplikazioak” jardunaldia antolatu du
IK4-TEKNIKERek “Tomografia: teknologiak eta aplikazioak” jardunaldia antolatu du ZEISS enpresarekin lankidetzan, 2015eko azaroaren 12rako. Jardunaldia IK4-TEKNIKER zentro teknologikoaren instalazioetan egingo da, Eibarren (Gipuzkoa).
Tomografiaren teknologia berritzailea enpresei gerturatzea du helburu. Azaldu nahi da zer abantaila dituen eta zer soluzio lor daitezkeen hura aplikatuta, eta nola osatzen dituen gaur egungo neurketa-teknikak.
Goizez izango da jardunaldia. Teknologia horri buruzko zenbait hitzaldi emango dira, eta zenbait kasu praktiko azalduko. Horrez gainera, bisita bat egingo da zentro teknologikoaren instalazioetara.
Automobilgintza, metal-galdaketa eta biomedikuntzaren industria-sektoreei zuzenduta dago batez ere jardunaldia. Eta, oro har, gaur egungo neurketa-teknikekin (3Dko inprimaketa, kable elektrikoak, etab.) beren osagaiak neurtzeko zailtasunak dituzten enpresa guztiei.
Informazio gehiago
Jardunaldiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.