AGENDA | 2016.05.30 – 06.04
IK4-TEKNIKERek BIEMH azokaren 29. ekitaldian parte hartuko du
IK4-TEKNIKER erakusketari izango da, aurten ere, BIEMHren hurrengo edizioan. Maiatzaren 30etik ekainaren 4ra izango da Bilbao Exhibition Centren.
2016an, azokaren gai nagusia fabrikazio adimendunera eta 4.0 industriara bideratuta egongo da, eta erakusgai egongo diren enpresek arlo hauetako soluzio aurreratuak eskainiko dituzte: makina-erreminta, osagaiak eta gehigarriak, prozesuen automatizazioa eta fabrikazioa, metrologia eta kalitate-kontrola, materialak eta zerbitzuak eta gehikuntzako fabrikazioa.
Bere espezialitateko Europako azoka garrantzitsuenetako bat bihurtu da BIEMH, munduko makina-erremintako enpresa nagusiek parte hartzen baitute, produktu espezializatuak, teknologikoki berritzaileak eta balio erantsi handikoak eskainiz.
Informazio gehiago
Azokari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.