AGENDA | 2016.10.20 – 2016.10.21
Visio konferentzia 2016
Gaur egun, informazioa gakoa da edozein enpresa motarentzat. Enpresaren jardueran zuzenean zein zeharka eragin dezakeen guztiaren berri izatea abantaila da erabaki estrategikoak hartze aldera, bai eta inguruan sor daitezkeen aldaketei aurre hartzeko ere.
Zaintza teknologikoa bezalako tresnek enpresaren jarduera-arlo barruan eta kanpoan sortzen den informazioa biltzea, iragaztea, aztertzea eta barnean banatzea ahalbidetzen dute, egin beharreko ekintzak zehaztu ditzaketen pertsonengana irits dadin.
VISIO 2016
Gauzak horrela, IK4-TEKNIKERek VISIO konferentziaren seigarren edizioa antolatu du beste batzuekin batera. Antolamenduetako Berrikuntzarako Zaintza eta Adimen Sistematikoa, urriaren 20an eta 21ean Gasteizko Europa Jauregian.
Zaintza Teknologikoarekin eta Adimen Lehiakorrarekin zerikusia duten alderdien inguruan aritzeko eta eztabaidatzeko nazioarteko elkargunea da VISIO 2016.
Zaintza estrategikoa sustatzen duten edota jarduera hobetzeko balio duten profesionalak eta antolakundeak elkartzea da hitzordu horren helburua.
Diziplinako profesionalei zein zaintzarekin, adimenarekin, berrikuntzarekin eta erabaki estrategikoak hartzearekin zerikusia duten alderdien gaineko ezagutza eta esperientzia ikasi eta partekatu nahi duten antolakundeei dago zuzenduta konferentzia.
Informazio gehiago
Informazio gehiago izateko, sar zaitez Visio konferentziaren webgune ofizialera.