ALBISTEAK
Lubrifikazioari, mantentze-lanei eta tribologiari buruzko biltzarra.
IK4-TEKNIKERek eta Jost Institute for Tribotechnology-k antolatu zuten LUBMAT 2016 biltzarra, eta bost kontinenteetako 260 profesional elkartu zituen Bilbon; nazioarteko 100 hizlari eduki zituen, eta, besteren artean, lubrifikazioaren kudeaketarekin zerikusia duten gaiak jorratu ziren bertan. Osoko bilkuretan, lubrifikazio industrialeko sektoreko adituek hartu zuten parte, eta lubrifikazioaren munduko profesionalek osatutako nazioarteko batzordeak ebaluatu zituen ekitaldian aurkeztutako abstract-ak.
Biltzarraren balorazioa eta itxiera arrakastatsuak izan ziren. Zorionak!