AGENDA | Laster
"Balio erantsi handiko osagaietarako garbiketa teknikoko betekizunak" jardunaldia
IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak "Balio erantsi handiko osagaietarako garbiketa teknikoko betekizunak" izeneko jardunaldia antolatuko du laster, gaur egungo industrian piezen eta osagaien garbiketa-mailak duen garrantzi geroz eta handiagoari buruzkoa.
Xedea
Askotariko ekoizpen-prozesuetan, kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren inguruko eskakizun ugari dago, eta, ondorioz, enpresek gero eta teknika zorrotzagoak erabili behar dituzte piezak garbiago eta kutsadura-aztarnarik gabe egon daitezen.
Jardunaldian, automobilgintzaren sektorean eta sektore aeroespazialean zentratutako kasu arrakastatsuen eta esperientzia industrialen berri emango da, garbiketa-betekizun horiek eta araudi aplikagarria ezarri baitituzte.
Baldintzak
- Tokia: IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)
- Eguna: 2019ko otsaila
- Prezioa: Doako jardunaldia
- Iraupena: 09:00etatik 14:00etara
Informazio gehiagorako eta izena emateko
Laster baieztatuko da jardunaldiaren eguna, eta IK4-TEKNIKERen webean izena emateko epea irekiko da!