AGENDA | Laster
"Metrologia industriala eta kalibrazioa" ikastaroa
Izan zaitez aditua kalibrazio industrialeko eta neurketa-ekipoak kudeatzeko metodoetan.
IK4-TEKNIKERek "Metrologia industriala eta kalibrazioa" gaiari buruzko jardunaldia antolatu du. Laster egingo da zentro teknologikoaren instalazioetan.
Xedeak
- Ezagutu enpresa bateko neurketa-ekipoen eta -prozesuen multzoak modu eraginkorrean kudeatzea ahalbidetzen duten kontzeptuak.
- Ezagutu UNE-EN ISO-9000, UNE-EN ISO-9001, UNE EN 9100, UNE EN ISO/IEC 17025, IATF 16949, UNE 66180, ISO 10012, UNE-EN ISO 14253-1 eta UNE-EN ISO 14253-2 Arauen betekizunak, neurketa-ekipoen kontrolari buruzkoak.
- Ikas ezazu ekipoak kontrolatzeko plan eraginkor bat zehazten, ezartzen eta horri eusten, arau horien betekizunak betetzearekin bat.
- Lor ezazu neurketa-ziurgabetasuna kalibratzeko eta kalkulatzeko tekniken inguruko ezagutza teorikoa eta praktikoa.
- Ikas ezazu kontzeptu hauek behar bezala interpretatzen: tolerantzia, doitasuna, zehaztasuna, ziurgabetasuna eta onarpen-irizpidea, besteren artean.
Hartzaileak
Kalitate-kudeaketaren, fabrikazioaren eta bulego teknikoaren arduradunak, bai eta neurketa-ekipoak kontrolatzeko eta kalibratzeko edo neurketa-prozesuak egiteko arduradun teknikoak ere.
Baldintzak
- Lekua: IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)
- Data: Laster
- Prezioa: 350,90€ (BEZa barne). Prezioak barruan hartzen ditu bazkaria, kafea eta dokumentazioa
- Iraupena: 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era
Izen-ematea
Hirugarren izen emate/inskripziotik aurrera %40ko beherapena.
Toki-kopurua mugatua denez, jasotzen diren ordena zorrotzean onartuko dira izen-emateak.
Informazio eta izen ematea
Laster baieztatuko da jardunaldiaren eguna, eta IK4-TEKNIKERen webean izena emateko epea irekiko da!