BUELTATU

ALBISTEAK

IK4-TEKNIKER Euskaraldiarekin bat!

Euskararekiko konpromiso garbia

IK4-TEKNIKERek bat egin du Euskaraldiarekin lanean euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin.

IK4-TEKNIKERek euskararen erabilera bultzatzeko ahaleginean bat egin du aurten Euskaraldiarekin.

Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri osoan euskararen erabilera (etxean, lanean, eskolan edo kalean) handitu eta eguneroko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzeko aurrera eraman den ekimena da.

Ekimenean parte hartu zuen bakoitzak “Ahobizi” edo “Belarriprest” rola hartu eta 11 egun horietan zehar rol hori aurrera eraman zuen.

Batetik, “Ahobizi” rola euskaraz jakin eta euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen zuten pertsonei zegoen zuzenduta eta bestetik, “Belarriprest” rola aukeratu zutenek euskara entzuteko prest zeudela adierazi zuten, beraien txaparen bidez kontuan izan gabe zein hizkuntzatan erantzuten zuten.

Euskaraldia IK4-TEKNIKERen

Ekimen hau lagundu eta bultzatzeko IK4-TEKNIKERek aurtengo apirilaren 3tik “IK4-TEKNIKEReko Euskaraldia” jarri du abian eta hamabostean behin, hau da, hilabetean bi asteazkenetan teknologia zentroko kideek “Ahobizi” edo “Belarriprest” izateko aukera dute.

Gogotsu eta konpromiso handiz hartu dute erronka hau langileek lanean euskararen erabilera bultzatzeko aukeratzat hartuta.