BUELTATU

AGENDA | 2019.11.20 – 11.21

IK4-TEKNIKERek parte hartuko du:

Basque Industry 4.0 – The Meeting Point 2019

2019ko azaroaren 20an eta 21ean
2. pabilioia, BEC, Bilbo

Azaroaren 20an eta 21ean, Basque Industry 4.0, The meeting point 2019 topaketaren seigarren edizioa egingo da Barakaldoko BECen. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak antolatu du topaketa, SPRI taldearen bidez.

IK4-TEKNIKERek hasieratik bertatik hartzen du parte ekitaldian, eta, aurten, “Tailerrak eta Ikasgelak” atalean hartuko du parte, hiru ponentziarekin (lau ikasgeletatik hiru hartuko ditu): Big Data arkitekturak eta IoT, biki digitalak eta fabrikazio gehigarria.

Halaber, erakusketa-gunea ere edukiko du standen eremuan, eta, bertan, inspekzio aeronautikorako elkarlaneko robotika-eredu bat erakutsiko du.

Basque Industry 4.0 - The meeting point 2019

Basque Industry 4.0 da 4.0 Industriaren topaleku garrantzitsuena Euskadin.

Biltzarra 2014an abiatu zen, eta, gaur egun, industria-eremuko unibertsitateetarako, zentro teknologikoetarako, aholkularitza- eta ingeniaritza-enpresetarako, administrazio publikorako eta zerbitzu-enpresetarako topaleku finkoa da dagoeneko, 4.0 Industriaren eta zibersegurtasunaren inguruko ezagutzak eta esperientziak partekatzen baitira bertan.

Informazio gehiago

Ekitaldiari informazio gehiago edukitzeko, klikatu hemen: Basque Industry 4.0