ALBISTEAK
Olioak analizatzeko laborategiak ENACek olio lubrifikatzaileen eta likido isolatzaileen alorretan saiakuntzak egiteko ematen duen egiaztagiria jaso du.
IK4-TEKNIKERen olioak analizatzeko laborategiari, olio lubrifikatzaileen eta likido isolatzaileen (olio dielektrikoen) alorretan saiakuntzak egiteko egiaztagiri bat eman berri dio ENACek (Egiaztatze Erakunde Nazionalak).
Egiaztagiri horrekin (16/LE134 zk.), IK4-TEKNIKEReko laborategiak sendotu egiten dira olio lubrifikatzaileen analisien alorreko saiakuntza-laborategi eta erakunde aitortu gisa.
Egiaztagiri hori, gainera, berme bat da beren analisiak zentro teknologikoaren esku uzten dituzten enpresentzat.
IK4-TEKNIKEReko Zerbitzu Teknologikoen zuzendari Jesús Terradillosen arabera, "egiaztagiri hori beste aurrerapauso bat da orain dela hogei urte baino gehiago lehen egiaztapena lortu genuenetik egin dugun lanaren aitortzan".
Informazio gehiago
Sakatu hemen ENACen webgunean egiaztagiria ikusteko.