BUELTATU

AGENDA | 2017.11.22

IK4-TEKNIKERek parte hartuko du:

Basque Industry 4.0 – The meeting Point 2017

2017ko azaroaren 22an
Kursaal jauregia
Donostia - San Sebastián

Basque Industry 4.0 – The meeting Point 2017

Azaroaren 22an, Basque Industry 4.0, The meeting point 2017 topaketaren laugarren edizioa egingo da Donostiako Kursaal biltzar-jauregian. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak antolatu du, SPRI taldearen bidez.

IK4-TEKNIKERek IK4 Aliantzako beste kide batzuekin partekatuko du standa, eta, ekitaldi honetan, 4.0 Industrian 4.0 mantentze-lanei bideratuta egin dituen garapenak aurkeztuko ditu. Zehazki, sentsore optikoak erabilita olioa online monitorizatuz haize-parkeetako biderkatzaileetan mantentze-lanak nola optimizatu azalduko du.

Saio paraleloen esparruan, IK4-TEKNIKERek presentzia nabarmena edukiko du, zentro teknologikoaren eta ULMA Handling enpresaren artean partekatutako proiektu bat aurkeztuko baitu. "Teknologia robotikoen bidezko aurrerapenak biltegietako logistikan" du izenburua proiektuak.

Basque Industry 4.0 – The meeting Point 2017

Basque Industry 4.0 da 4.0 Industriaren topaleku garrantzitsuena Euskadin. TEIC erramintetan fokatutako ekitaldia da, eta prozesu industrialen optimizazioaren laguntzailetzat hartzen ditu horiek. Erraminta adimendunak dira, eta euskarria ematen diete fabrikazioaren diseinuari, garapenari, ekoizpenari, logistikari eta kudeaketa integratuari.

IV. edizioan, laugarren industria-iraultzari buruzko eztabaida jorratuko du Basque Industry 4.0k. Jardunaldian, esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, tailerrak, erakusketak eta gaiaren inguruko adituen ikuspegia jorratuko dira.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago edukitzeko, klikatu hemen.