BUELTATU

AGENDA | 2014.11.04

Lubrication Management kolaboratzaile:

Turbina eolikoen mantentze-lan prebentiboak

2014ko azaroaren 4an
SKF Solution Factory,
Alcobendas (Madrid)

Lubrication Managementek turbina eolikoen mantentze-lan prebentiboei buruzko jardunaldi bat antolatu du

Sektore industrialean, eta, bereziki, sektore eolikoan duen esperientzia eta ibilbide luzeagatik, Lubrication Management – IK4-TEKNIKERek, SKFrekin lankidetzan, turbina eolikoen mantentze-lan prediktiboei buruzko dibulgaziozko jardunaldi bat antolatu du. 2014ko azaroaren 4an izango da, SKFren instalazioetan, Alcobendasen, (Madril).

Jardunaldian, lubrifikazioa kudeatzeko eta erabakiak hartzeko datuen tratamenduari buruz merkatuan dauden irtenbiderik berrienen gainean jardungo dira. Hauek izango dira gaiak, besteak beste: turbina eolikoen lubrifikazioaren kudeaketa, errotore-errodamenduen koipe-laginketa, lubrifikazio automatiko bidezko optimizazioa eta datuen kudeaketa garaiz detektatutako akatsetatik abiatuta.

Hitzaldi hauek aurkeztuko dira:

Aerosorgailuetako errodamenduen koipearen laginketa adierazgarria ASTM-7718/11 arauaren arabera. Jesús Terradillos, IK4-TEKNIKER.

Mantentze-lanak lubrifikazio automatikoaren bidez optimizatzea. Mariano Antón, SKF.

Errodamenduen egoerak koipe-analisiaren bidez monitorizatzea. Jesús Terradillos, IK4-TEKNIKER.

Lubrifikazioaren egoera, emisio akustikoaren teknologia erabiliz. Francisco Voyer, SKF.

Datuak analizatzea eta tratatzea, biderkagailuetan akatsak garaiz detektatzeko. Jorge Alarcón, IK4-TEKNIKER.

Norentzat da?

Energia eolikoaren ekoizleei, parke eolikoen jabe eta sustatzaileei eta parke eolikoen eragiketa eta mantentze-lanetarako enpresei zuzendua dago.

Informazio gehiago

Informazio gehiago behar izanez gero, jo Lubrication Managementen webgunera.