BUELTATU

ALBISTEAK

Lubrication Management-ek Petronorreko 500 langile trebatu ditu

Landa-lubrifikazioko jardunbide egokiei buruzko trebakuntza

Petronor findegiko 500 bat langilek parte hartu zuten Lubrication Management-ek "Landa-lubrifikazioko jardunbide egokiak" gaiari buruz emandako jardunaldi praktikoetan, ekipoek jasaten duten higadura minimizatzeko eta haien balio-bizitza luzatzeko.

2014ko otsailetik apirilera bitartean, Petronor findegiko 500 bat langilek —operadoreak eta instalazioetako teknikariak— parte hartu zuten Lubrication Managementek Muskizko instalazioetan (Bizkaia) landa-lubrifikazioko jardunbide egokiei buruz eman zuen trebakuntzan.

Jorge Alarcón Lubrication Managementeko ikertzaile eta aholkulariak eman zuen trebakuntza, eta, batez ere, adierazi zuen zeinen garrantzitsua den lubrifikazio egoki bat eta ekipoak kondizio egokietan daudela lubrifikatzea, ekipoen higadura minimizatzeko eta, batez ere, haien balio-bizitza luzatzeko.

Besteak beste, gai hauek landu ziren jardunaldietan: lubrifikazioaren garrantzia, lubrifikatzaile garbi eta lehor bat erabiltzeak dituen efektuak eta horrek zer ondorio dituen ekipoen higaduraren murrizketan. Horrez gainera, azpimarratu zen zer garrantzitsua den lubrifikatzailea modu seguruan biltegiratzea eta transferitzea, eta horrek zer eragin duen eguneroko mantentze-lanetan eta eragiketetan.

Lubrication Management

Lubrication Managementek mantentze-lan prediktiboko zerbitzu ugari eskaintzen ditu, hala nola petrokimikoen sektorerako, sorkuntzaren, garraioaren eta energia nuklearraren sektorerako, eta, horrez gainera, teknika prediktiboetan trebakuntza ematen du, ekipoen funtzionamendu eraginkorra mantentzeko eta instalazio industrialen fidagarritasuna handitzeko.

Lubrifikazioaren kudeaketari buruzko aholkularitza-zerbitzua ere eskaintzen du, ekipoen fidagarritasuna eta erabilgarritasuna maximizatzeko eta lubrifikazio desegoki batek eragiten dituen arazoak murrizteko.

Hori guztia lubrifikatzailearen azterketa bidez mantentze-lan prediktibo eta proaktiboetara bideratuta, sistema lubrifikatuen eta osagai kritikoen egoera jakiteko.