BUELTATU

AGENDA | 2016.11.22 – 11.24

Lubrication Management antolatzaile:

Mantentze-lanetarako eta fidagarritasunerako olio-analisi aurreratuari buruzko ikastaroa

2016eko azaroaren 22tik 24ra
IK4-TEKNIKER, Eibar

IK4-TEKNIKER – Lubrication Management-ek mantentze-lanetarako eta fidagarritasunerako olio-analisi aurreratuari buruzko ikastaroa —(Oil analysis applied to maintenance and reliability (AOA) antolatu du 2016ko azaroaren 22tik 24rako. Ikastaroa Noria korporazioarena da, eta zentro teknologikoaren Eibarko egoitzan izango da.

Ikastaroan, gai hauek landuko dira, besteak beste: ekipoen higaduraren analisia, fluidoen ezaugarrien analisia, gehigarriak agortzea, korrosioaren kontrola eta txostenen interpretazioa.

Ikastaro hau Lubrifikazioari buruzko mintegien zikloaren parte da, eta Lubrication Managementek urtero ematen du. Hauei zuzendua dago: besteak beste, sektore aeroespazialera eta energia berriztagarrien edo makina-erreminten sektoreetara bideratutako industrietako mantentze-lanetako eta eragiketetako buruei, lubrifikazioko teknikariei, eragiketetako langileei, laborategiko analistei, lubrifikazioko ingeniariei eta abarri.

ICML ziurtagiriak lortzeko prestatzea

Era berean, ikastaro honetan, makinen lubrifikatzaileen II. mailako analistei (MLA) ICMLk (Makinen Lubrifikazioari buruzko Nazioarteko Kontseilua), ISO 18436-4 arauan oinarrituta, ematen dien ziurtagiria eskuratzeko azterketarako prestatzen dira parte-hartzaileak.

Informazio gehiago

Ikastaroari buruz informazio gehiago izateko eta izena emateko, sakatu hemen.