BUELTATU

ALBISTEAK

Adimentsuak eta koloretsuak

Hainbat funtzio ezberdineko produktuak lortzeko erabiliko diren pigmentu adimentsuak

Ba al zenekien korrosioa saihesteko eta bakterioak baztertzeko erabil daitezkeen pigmentuak badaudela?

IK4-TEKNIKERek funtzio anitzeko pigmentuak garatu ditu, zeinak euren kolorea emateko euren funtsezko betekizunaz gain, hainbat propietate gehiago konbinatzen dituzten, besteak beste, korrosioaren aurkako babesa, bakterioak aldaratzeko gaitasuna eta onddoak ugaltzea galarazteko ahalmena.

Gainera, pigmentu adimentsu horiek erregulatzaile termiko gisa ere jarduten dute, beroa metatzen dutelako, eta automatikoki garbitzeko propietateak ere dituzte.

Pinturak, plastikoak edo zementuak lortzeko hainbat funtzionaltasuneko pigmentuen sorta hau garatzea zen IK4-TEKNIKEReko ikertzaileen helburu nagusia.

Horretarako, materialak xurgatzeko teknologiak eta Sol-Gel estaldurak aplikatu zaizkie merkatuan dauden pigmentuei, sintesi-prozesuak aldatu gabe.

Horrela, automobilgintzarako eta eraikuntzarako material berriak lortu dira ekoizpen-kostuak asko areagotu gabe.

Ondorioz, funtzionaltasun anitzeko etekin handiko pinturak eta zementuak lortu dira. Haiei esker, mantentze-lanen kostuak eta energia eraginkortasuna hobetu dira.

“Automatikoki garbi daitezkeen eta beroa metatzen duten pigmentu horiek eraikinen fatxadetan erabiltzeak haien mantentze-lanak eta energia kontsumoa murrizten dutela egiaztatu dugu. Produktuaren prezioa konpentsatzen du zalantzarik gabe” azaldu du IK4-TEKNIKEReko ikertzaile den Miren Blancok.