BUELTATU

ALBISTEAK

Saiakuntza arriskutsuak egiteko bunkerra

Segurtasun handiko isolamendua duen saiakuntza suntsitzaileak egiteko gunea

Ba al zenekien IK4-TEKNIKERrek saiakuntza arriskutsuak burutzeko Euskadiko bunker bakarra duela?

IK4-TEKNIKEReko instalazioetan Euskadi mailan soila den ekipamendua aurki daiteke, saiakuntza arriskutsuak egiteko bereziki diseinatutako bunkerra alegia, zeinaren bitartez euren berrikuntza teknologikoen neurria areagotzea ahalbidetzen zaien ikertzaileei.

Ekipamendu hori zentro teknologikoko asmo handieneko egituretako bat da, segurtasuneko isolamendu bat duelako, bereziki sendotutako ormigoizko hormak eta estalkia dituelako, zeinak erresistentzia maila handia ematen duten.

Instalazioa hainbat motatako saiakuntzak egiteko eraiki da, besteak beste abiadura handian biratzen diren errotoreen orekatzea, saiakuntza errotore-dinamikoak, inertzia-bolanteen saiakuntza suntsitzaileak, edo saiakuntza berezien bankuak prestatzeko kontrolak.

Ekipamendu honekin teknikarien segurtasuna bermatzen da halako diseinu eta makinak aztertzeko orduan.

Ezaugarri horiek dituela eta, IK4-TEKNIKERek industrian zuzenean erabil daitezkeen proiektuak eskaini ditzake.

Instalazio horien neurria 4500 x 7000 x 3200 da, eta abiadura handiko makineria handiaren oreka-zerbitzua ere eskaintzen dute.

Bunkerra segurtasuneko babesa ematen duten hormaz eta metro bateko lodiera duen tapa batez dago babestuta, zeina hidraulikoki irekitzen den.

Madrilgo Errepideen, Ubideen eta Portuen Ingeniaritza Eskolak ziurtatu du bunkerrak 1157 kg-ko pisua eta 670 kilometro orduko abiadura daraman jaurtigai baten talka jasango lukeela.

Kontrol-gela erantsia sarbide zuzenarekin

Bunkerraren ondoan beste gela bat dago saiakuntzan erabiliko den ekipoarekin lan egiteko beharrezkoak diren kontrol-armairuak han jartzeko. Lanean arituko diren teknikariak gela horretan egon ahalko dira saiakuntza egiten den bitartean.

Kontrol-gela bunkerrarekin dago konektatuta lau metroko korridore estu baten bitartez, langileen segurtasuna bermatzeko “labirinto” bezala diseinatuta dagoena.

Horrez gain, bunkerrean garabia aurki dezakegu 10 tonara arteko elementuak jaso eta erraz sartzeko ormigoizko tapatik.

Bunkerrak 200 kW-ko potentzia elektrikoko 380V-eko kableentzako sarbidea, 1” aire konprimatuarentzako sarbidea, hozteko uraren sarbidea eta irteera, argiztapena, 220V-eko 4 hartune, 5 kW eta etherneta dauzka.