BUELTATU

PROIEKTUAK

Presioen eredu primarioa

Sistemak presioen neurketan nazioarteko erreferente bihurtu zuen Espainia

Ba al zenekien IK4-TEKNIKERek Centro Español de Metrología-ri (CEM) eman ziola munduko presioen eredurik zehatzena?

Zentro teknologikoak 2009an diseinatu eta garatu zuen presio absolutuak neurtzeko eta Espainiako presio-neurketa guztiak balioztatzeko gai zen eredu primarioa Centro Español de Metrología (CEM) delakoarentzat.

Horretarako, zentro teknologikoak merkurio-zutabe bikoitzaren erabileran zetzan ereduan egin zuen lan, Torricelli-ren esperimentuan oinarrituta.

Likido perfektu bat U formako hodi batean sartzean zetzan mekanismoa. Hodiaren mutur bakoitzean aplikatutako presioek balio bateko aldea dutenean (DP), altuera diferentzia bat egongo da haien artean.

Emaitza DP = r·g·h formularen bitartez adierazten da, non “r” likidoaren masaren dentsitatea den, “g” tokiko grabitatearen azelerazioa, eta “h” altueren diferentzia.

Formula egiazkotzat hartuta, muturretako batean hutsa egiten bazaio, DP horren balioa presio absolutuaren neurria izango da.

Hala ere, printzipio fisiko sinple horren aplikazio enpirikoa burutzeak erronka ugari zituen, presioaren nazioko eredu bihurtzeko behar zuen ekipoak behar zuen ziurgabetasun maila dela eta.

Hauek izan ziren zentroko ikertzaileek gainditu behar izan zituzten desafio horietako batzuk: merkurioko zutabeen altuera laser interferometriarekin eta konpentsazioko trackerrarekin neurtzea, merkurioaren purutasuna (% 99,99999), tenperaturaren kontrola 0,01 ºK azpiko uniformetasunarekin eta bibrazioaren isolamendu osoa zimendatze bereziak baliatuta.

Behin zailtasun horiek gaindituta, ikertzaileek 3 bar arteko presio absolutuak +0,5 Pa baino gutxiagoko ziurgabetasunarekin neurtzeko gai den “barometroa” eraiki zuten, egun munduan dagoen zehatzena hain zuzen ere.

Barometro berria erreferentea izan zen eremu desberdinetan egindako ekipoen presioen neurketak alderatzeko; metrologian, hegazkinen altimetroetan, ibilgailuen pneumatikoen presioa edo etxeko gas-bonbonetakoa, esaterako. Aplikazioak ere garrantzitsuak izan ziren industria arloan, hutsa egiteko prozesuetan bereziki.