BUELTATU

ELKARRIZKETA

Etengabeko ikaskuntza

Alex Bengoa,
IK4-TEKNIKEReko zuzendari nagusia

Alex Bengoa IK4-TEKNIKEReko zuzendari nagusia da. IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak 30 urte baino gehiagoko esperientzia du teknologia aplikatuaren ikerkuntzan eta hura enpresetara transferitzen. Elkarrizketa honetan, Bengoa IK4-TEKNIKERen azken urteetako ibilbideari buruz arituko da.

1.- Zu izan zara 2004. urtetik IK4-TEKNIKER zentro teknologikoaren burua. Zein une garrantzitsu azpimarratuko zenuke zuzendari nagusi gisa egindako ibilbidean?

Oso zaila egiten zait bakarra aukeratzea, une bakoitzak izan du bere zailtasuna, bere berezitasuna eta bere arrakastak eta porrotak...

Benetan garrantzitsua iruditzen zaidana da zenbat lagundu dien gure bezeroen negozioei, eta gizarteari orokorrean, gure lankidetzari esker zenbat egin duten aurrera.

Hori da benetako gertaera gogoangarria.

2.- Nola balioesten duzu zuk IK4-TEKNIKER "une garrantzitsu" gisa aipatutako proiektu hauetan aitzindaria izan dela?

IK4-TEKNIKERen ez ditugu arrakasta gisa balioesten, nik etengabeko ikaskuntza aipatuko nuke.

Gure ikerketa-jarduerako 35 urtetan zehar, gaur egun gure lau ikerketa-arlo nagusiak direnetan espezializatzen joan gara: Fabrikazio aurreratua, Azaleraren ingeniaritza, Informazio eta komunikazio-teknologiak eta Produktu-ingeniaritza.

Alde batetik, lau bloke handien barruan multzokatutako teknologia zehatzen espezializazioa eta menderatzea sustatzen dugu. Bestetik, blokeen arteko lotura eta zeharkako lana sustatzen dugu, gure enpresentzat konponbideak sortzeko.

Gainera, gure ezagutza zientifiko-teknologikoaren inguruan, merkatua hobeto ezagutzea, gure bezeroekin harremanetan jartzea eta haien beharrak ulertzea errazten digun euskarri garrantzitsu bat sortu dugu. Ukiezinak diren gauzez ari naiz, eta gure ezagutza zientifiko-teknikoekin batera, kolaboratzaile gisa gure bezeroei eskaintzen diegun balio erantsia osatzen dute.

3-. Nola lagundu diote garapen hauek IK4-TEKNIKER irudiaren izen onari?

Gure izen onak gure bezeroek eta gizarteak orokorrean guri buruz duten pertzepzioa adierazten duelaren jakitun gara. Orobat, egiten duguna eta zertarako egiten dugun azaltzea ez dela erraza badakigu; horregatik gure lorpenek egindako lana askoz hobeto bistaratzea laguntzen digute.

Gainera, egunero zientzia munduarekin, industriarekin eta gizartearekin orokorrean gure lana partekatzea baimentzen digun komunikazio lan handia ere dago atzetik.

Gure kolaboratzaileekin komunikazio maila hau mantentzeak berebiziko garrantzia du guretzako zentro teknologiko gisa.

4.- Epe labur-ertainean/etorkizunean, zein ildotik uste duzu egongo direla berrikuntza disruptibo nagusiak?

Une honetan, erronka handi bat dugu mahai gainean: 4.0 industria.

IoT (gauzen internet), konektibitatea, Big Data, lantegi adimendunak, fabrikazio aurreratua, eta abarrek gure industriarentzako aukera asko dakartzate. Teknologia berriei buruz ari gara hitz egiten, ekoizpen-eredu berriei buruz... negozio eredu berrietara eramango gaituztenak; eta aukera hau aprobetxatzeko prest egon behar dugu.

IK4-TEKNIKERen ardatz desberdinetan lan egiten ari gara, arlo honetan industriari erantzunak emateko.