BUELTATU

AGENDA | 2016.12.12 -12.16

Lubrication Management-ek parte hartuko du:

IMC biltzarra 2016

2016ko abenduaren 12tik 16ra
Florida, Estatu Batuak

Lubrication Management-ek parte hartuko du IMC 2016n, Estatu Batuetan

Lubrication Management-ek parte hartuko du Mantentze-lanei buruzko Nazioarteko Biltzarrean (IMC 2016 - 31th International Maintenance Conference), 2016ko abenduaren 12tik 16ra. Hyatt Regency Coconut Point hotelean egingo da, Floridan, Estatu Batuetan.

Biltzar horrek 30 urtetik gora daramatza mantentze-lanen, fidagarritasunaren eta aktiboen kudeaketaren eremuko mundu osoko adituak elkartzen. Edizio honetan, 150etik gora erakusketa egingo dira, eta 42 herrialdetatik etorriko diren 1.000 parte-hartzaile bertaratzea espero da.

Hizlarien artean, Jesús Terradillos Lubrication Management – IK4-TEKNIKEReko Teknologia Zerbitzuen Unitateko zuzendariak eta Jorge Alarcón unitate horretako ikertzaileak egongo dira. Ponentzia bat aurkeztuko dute, “IoT, Big Data Analytics eta Iragarpena. Condition Monitoring-aren driver berriak” izenekoa. Bertan, industriako mantentze-lanen prozesuetan teknologia berriak ezartzeko unean dauden joerak azalduko dira. Arrakastadun kasuen berri ere emango dute, zeintzuetan teknologia berri horiek ezarri diren.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko, sar zaitez hemen, biltzarraren webgune ofizialean.