BUELTATU

ALBISTEAK

Txikitasunaren neurketa

Mikroosagaiak zehaztasun oso handiz neurtzeko gaitasuna

Estatuan dagoen zehaztasun handiko 3D neurketa-ekipo bakarra da, eta mikroosagaiak zehaztasun oso handiz neurtzeko gaitasuna edukitzeko balio du.

"Mikro eta nanofabrikazioaren eskakizun metrologikoei arreta ematea eta neurketa-sistemak eskaintzea mikroosagaien industriari". Antonio GutiƩrrez IK4-TEKNIKEReko Metrologiako zuzendariaren esanetan, horixe da IK4-TEKNIKERek ZEISS F25 zehaztasun handiko 3D neurketa-makinarekin bilatzen duen xedea. Besteren artean, gainazal konplexuak dauzkaten osagai txikiak, erradio txikiak, diametro murriztua duten zuloak, ukitu-indar txikienarekin desitxuratzen diren piezak eta abar zehaztasun handiz neurtzeko dago diseinatuta.

Ezaugarri horiek dituen ekipo bakarra da estatuan, eta europar mailan dagoen bakanetako bat. Horrekin, neurketa-irtenbideak areagotu nahi ditu zentro teknologiakoak enpresentzat.