BUELTATU

PROIEKTUAK

Prozedura berriak, makina-erreminten egiaztapenerako

Ekoizpen-plantetako jardueran integratutako egiaztapen-prozedurak

Makina-erreminten dimentsio-egiaztapena egiteko estrategia berriak diseinatzen ditu IK4-TEKNIKERek, eta horiek baliozkotzeko erronkari jarraitzen dio. Aldizkako egiaztapen-kontzeptu berriak mekanizazio-prozesuen produktibitatea hobetzea ekarriko du.

Mekanizazio-prozesuen produktibitatea hobetu, simulazio-eredu aurreratuak eta makinei zein prozesuei buruzko informazioa konbinatuta. Horixe da Twin-Control europar proiektuak jarraitzen duen xedea. IK4-TEKNIKER da proiektuaren burua, eta 2015eko urrian abiarazi zen.

Xedea lortu ahal izateko, erronka garrantzitsuenetako bat planteatu du IK4-TEKNIKERek proiektuaren barruan: egiaztapen-prozedura berrien definizioa, horiek baliozkotzea eta horien exekuzioa, makinen geldialdi denbora murrizteko eta, ondorioz, horien produktibitatearen gaineko inpaktua murrizteko. Bi jarduera-ardatzetan planteatzen da jarduera, paraleloki.

Alde batetik, makinaren benetako egoeraren arabera eguneratuz simulazio-ereduak, iragarpen zehatzagoak lortuz horrela. Eta, bestetik, osagaien egoera kontrolatuz eta aldaketak hautemanez, prebentziorako mantentze-lanak planifikatzea ahalbidetuz horrela, kalteak eta makinen geldialdi denbora txikiagotzeari begira.

Zentro teknologikoak geometria-kontrolerako prozedura aurreratuak garatzeko unean duen esperientziaren ondorioz, bi irtenbide zehaztu dira. Lehena makinaren akats bolumetrikoetan gertatzen diren aldaketen egiaztapenari buruzkoa da, diagonalen neurketa azkarrean oinarritutakoak horiek. Bigarrena, aldiz, makinaren egonkortasun termikoaren egiaztapenari buruzkoa da, haztagailuak erabiliz.

Irtenbide horiek duten balio erantsia, batetik, egiaztapenen azkartasunean dago oinarrituta, kontrol zehatza egitea ahalbidetuz makinaren gutxieneko geldialdi denborarekin, eta, bestetik, egun makina-erremintek beraiek dakartzaten neurketa-bitartekoekin (ukipenezko haztagailuekin) makina-erremintaren zehaztasunaren aldaketaren segimendua egiteko aukeran dago oinarrituta.