BUELTATU

PROIEKTUAK

Makina-erremintan integratutako neurketa-gaitasuna

Zehaztasun eta gaitasun handiagoa makinan integratutako neurketan

Fabrikazio-prozesu fidagarriagoak, malguagoak eta produktiboagoak ahalbidetzen dituzten irtenbideak, denborak murriztuz eta produktuaren kalitatea hobetuz.

Fabrikazio aurreratuaren egungo testuinguruan, gero eta gehiago eskatzen zaie ekoizpen-bitartekoei. Haize-energiaren, aeronautikaren eta ontzigintzaren sektoreen kasuan, neurri handiagoko piezak ekoiztea da joera, baina beren aurrekoen zehaztapenari eutsiz. Automobilgintzaren sektorean, aldiz, tamainari eustea da joera, baina azken produktuaren zehaztapena areagotuz.

Eszenatoki berriari erantzuteko asmoz, MH2020 proiektua abiarazi du IK4-TEKNIKERek. Alde batetik, makina-erreminten zehaztapena areagotzeko xedea dauka proiektuak, lan-bolumen guztiari dagokionean, eta, bestetik, makina-erremintek makinan integratutako prestazioak ematea da asmoa, dimentsio-trazabilitatez egiteko neurketak.

Piezaren eta makina-erremintaren neurria, ingurumen-baldintzen aldaketak edo neurketa-teknologia bera bezalako parametroak daude tartean, arreta bereziz aztertu eta tratatu behar direnak. Horretarako, beharrezkoa da egiaztapen-prozedura azkar eta automatikoak, neurketa-prozeduren simulazioa edota neurketa makina-erremintetan beraietan egitea ahalbidetuko duten hardwarea eta softwarea garatzea.

Lan-bolumen guztian zehatzagoak diren eta neurketa-gaitasuna duten makinak diseinatzea eta fabrikatzea da merkatuaren joera, makinan bertan egin ahal izateko neurketa trazagarriak. Horretarako, ukipen-zundez gain, geometria- eta ingurumen-monitorizazioko erramintak integratzen dira, informazioa makinan bertan eskuratzea ahalbidetzen baitute.

Ildo horretan, IK4-TEKNIKERek fabrikazio aurreratuan duen ezagutzari eta maila altuko metrologian duen espezializazio aitortuari esker, xedeak lortzeko eragile nabarmendua da zentroa.

Proiektuan, era berean, Goratu, Soraluce, Fagor Automation, Gometegi, Unimetrik Metrology edo Calibration eta Ekide enpresek hartuko dute parte, bai eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (ZTBES) eragileek ere, hala nola, Innovalia Metrology, Aotek, Vicomtech-IK4 edo IK4-IDEKO enpresek.