BUELTATU

AGENDA | 2018.11.26

IK4-TEKNIKERek parte hartu zuen:

Basque Industry 4.0 – The Meeting Point 2018

2018ko azaroaren 26an
Euskalduna Jauregia, Bilbo

Basque Industry 4.0 – The Meeting Point 2018

IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak presentzia nabarmena eduki zuen Basque Industry 4.0 - The meeting point 2018 ekitaldiaren bosgarren edizioan. Bilboko Euskalduna jauregian izan zen, azaroaren 26an.

Zentro teknologikoak bere eskarmentua erakutsi zuen, sentsoreei, adimen artifizialari eta robotikari buruzko hainbat ponentziarekin, eta 4.0 Industriari loturiko fabrikazio gehigarrian dituen gaitasunak aurkeztu zituen erakustokian.

Zehazki, Laser Metal Deposition (LMD) deituriko teknikaren bidez fabrikatu diren pieza sorta bat erakutsi zituen zentro teknologikoak. Fabrikazio gehigarria fusioan dago oinarrituta, metalezko hautsezko edo harizko laser bidezkoan, eta substratu baten gainazalean ezartzen da hori, gainestaldurak eta egiturak sortzeko.

Laserra fabrikazio aurreratuaren bektore gisa

Era berean, zentro teknologikoak Laser for Manufacturing Lab aurkeztu zuen ekitaldian; hots, doikuntzaren, kalitatearen eta beste hainbat arloren inguruan eskakizun-maila handia duten sektoreen fabrikazio aurreratuko premia espezifikoak ebaztera bideratutako irtenbide osoak ematen dituen ekimena.

Proposamenak hainbat fabrikazio-prozesu hartzen ditu barnean: hala nola, ekipoen eta osagaien diseinua eta fabrikazioa, fabrikazio gehigarria, ikuskapena eta neurketa, eta laser-teknologiaren arloko aholkularitza eta prestakuntza.

Basque Industry 4.0 The Meeting Point

Eusko Jaurlaritzak antolatu du Basque Industry 4.0 - The Meeting Point ekitaldia, SPRI taldearen bidez. Bada, estrategia, ezagutza-trukea, berritasun teknologikoak, benetako esperientziak, kasu praktikoak eta lantegiak biltzen dituen diziplina anitzeko ekitaldi gisa sendotu da hori, eta Laugarren Industria Iraultza deiturikoari loturiko agente guztiei dago zuzenduta.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko, sar zaitez Basque Industry 4.0 biltzarraren webgunean.