BUELTATU

ELKARRIZKETA

IK4-TEKNIKER eta Pladomin: xede partekatuak, xede lortuak

Alfonso Sebrango,
Pladomineko zuzendaria

Tradizio handiko enpresa da Pladomin Kantabrian, espiritu berritzaile aitortua duena. Plastikozko piezen injekzioaren sektorean aritzen da, eta industria-sektorean nahiz kontsumo-sektorean (bereziki, telekomunikazioen, etxetresna elektrikoen eta automobilgintzaren sektoreetan) ezartzen ditu bere garapenak. Alfonso Sebrango zuzendari nagusiak newtek-erako azaldu du zer-nolako garrantzia duten enpresaren eta zentro teknologikoaren arteko lankidetzak eta konpromisoak prozesu aurreratuenak kostu lehiakorretan garatu ahal izateari begira.

1.- Pladomin enpresa oso sektore zorrotzei zuzentzen zaie (hala nola, automobilgintzari eta etxetresna elektrikoei). Bada, zein erronka teknologiko dauzkate sektore horiek?

Oso sektore lehiakorrak dira. Gaur egun, autoen eta etxetresna elektrikoen fabrikak mila kilometrora dauden hornitzaileekin horni daitezke. Horretarako, kalitatea kontrolatzeko sistemak ezartzen ditugu; piezak egokiak direla bermatzen da horrela, eta ikuspen artifizialetik produktuaren trazabilitate osora doan teknologia dutela.

2.- Zertan datza Pladominen eta IK4-TEKNIKERen arteko lankidetza? Lankidetza horrek nola lagundu du aurrez aurre dauzkazuen erronka teknologikoei erantzuten?

Pladomin beti saiatu izan da hornitzaile aurreratuenekin inguratzen, eta epe luzerako lankidetza estrategikoak sortu ditu horretarako, gure bezeroei prozesu aurreratuenak kostu lehiakorrenekin eskaintzeko xedez. Eta hori ezin daiteke lortu, prozesu guztiak bertikalki txertatzen badira.

Prozesu zehatz batean abantaila lehiakorra lortzea nahiko konplexua da berez (gure kasuan, termoplastikoen injekzioa). Ez da errealista gure produktuek dauzkaten teknologia guztiak menderatzen saiatzea; enpresa aurreratuenek "ekosistema" bat eraikitzen dute inguruan, eta, hor, beren partner-ei ematen diete jardueren alderdi lehiakorrena garatzeko ardura.

3.- Zer erantsi die zentro teknologikoak funtzio anitzeko gainazaletan duen espezializazioak Pladominek garatzen dituen irtenbide espezifikoei?

IK4-TEKNIKERen, gure elkarlaneko espiritu berbera aurkitu dugu, bai eta askotariko teknologietan oso aurreratuta dagoen ezagutza, eskarmentu handiko giza taldea eta ikerketak garatzeko ekipo onak aurkitu ere.

4.- Zure enpresak IK4-TEKNIKERekin edukitako lankidetzatik nabarmentzen duen elementuetako bat da koordinazioa oso arrakastatsua izan dela eta bi erakundeetako adituek talde bakarra balira bezala egin dutela lan. Zein izan dira lankidetza-eredu hori lortzeko gakoak?

Nire ustez, konfiantza eta epe luzerako konpromisoa funtsezkoak dira. Taldean lan egiteak zera esan nahi du, xede komunak daudela, sor daitezkeen arazoak taldean aztertzen direla eta erakundeetan estrategia hori barne-mailan ondo komunikatzen dela.

Guztiak gehitzen du: solaskide egokiak egoteak, xede komunak edota sortzen doazen arazoak partekatzeak eta ekimen mota horiek jasaten laguntzen duten finantzazio-tresnak edukitzeak.

5.- Zergatik da garrantzitsua enpresa batentzat zentro teknologiko baten ezagutzan bermatzea?

Enpresa industrialen egunerokotasunak ez du ikertzeko astirik uzten; larrialdiak konpontzen dira, eta estrategia batekin planifikatzen dira proiektuak, baina, prozesu bat goitik behera hobetu nahi denean, salmenten presiopean erabat murgilduta ez dagoen talde batengana jo behar da. Gainera, zentro teknologikoek lehen mailako ikertzaileak edukitzen dituzte askotariko eremuetan, eta oso alderdi interesgarria da hori arazo konplexuak konpontzeko orduan.