BUELTATU

ALBISTEAK

Estaldura adimenduak sateliteentzat

Zentro teknologikoak satelite artifizialen piezak estaltzeko soluzioak garatzen ditu

Zentro teknologikoak SENER konpainiarekin elkarlanean garatzen ditu PVD estaldurak Solar Orbiter sateliteko EXOMARS eta JUICE misioetan erabilitako sateliteetako pieza jakinetako estaldurei funtzionaltasun gehigarriak emateko.

Lurreko atmosferatik kanpo dauden sateliteen osagaiek ez dute airedun giroetan estaltzen dituzten oxido-geruzarik. Fenomeno honen ondorioz, metalezko piezak elkarri lotuta gelditu daitezken kontaktuan daudenean. Efektu hau "cold welding" edo soldadura hotzean izenarekin ezagutzen da eta oso arriskutsua da antenak edo eguzki-panelak bezalako piezen kasuan.

Fenomeno hau saihesteko helburuarekin, SENER konpainiak IK4-TEKNIKER zentro teknologikoan gainazal-ingeniaritzan adituak diren pertsonengan ezarri du bere konfiantza Solar Orbiter (SolO), EXOMARS eta JUICE misioetako sateliteentzako estaldura adimenduak sortzeko, piezen "cold welding" delakoa saihesteko helburuarekin.

Sateliteen mekanismoan titaniozko pieza ugari daude eta, geruza babesgarririk izango ez balute, elkarri soldatuta geldituko lirateke. Fenomeno hau saihesteko, IK4-TEKNIKER-ek metala-metala kontaktua saihesten duten estaldurak garatu ditu. Soluzio hauek SENER taldearen eta Europako Espazio Agentziaren (ESA) balioestea jaso dute.

Konkretuki, teknologia zentroko ikertzaileek PVD (Physical Vapour Deposition) bidezko estaldurak garatu dituzte. Adituak diren teknologia honi esker materialei mikra edo nanometro lodiera besterik duten ezaugarriak ematen dizkiete materialei.

Teknologia hau, solidoak atomo edo molekula bihurtuta lurruntzean datza, eta atomo eta molekula horiek, hustasun-baldintzetan lekualdatzeaz gain, substratu baten azaleraren gainean kondentsatzen dira, propietate fisiko-kimiko espezifikoak dituen estaldura geruza mehe bat eratu arte. Prozesu honi esker posible da ezaugarri funtzionalak azalerei gehitzea modu garbi eta jasangarrian.

Beraz, IK4-TEKNIKER-ek cold welding delakoa jasan dezaketen SENER-ek garatutako sateliteen osagaien estalduran lan egiten du. Adibideetako bat beso hedagarriak dituzten antenak dira, beren xedea betetzeko soldadura mota hau saihesteko beharra baitago.

SENER-ekin duen elkarlanaren esparruan datorren urtean ESA-k garatutako satelite bat bidaliko duen eguzkia behatzeko SolO misiorako piezen estaldura garatu du IK4-TEKNIKER-ek. Satelite honek barruko heliosferaren eta eguzkiko haizearen neurketa xehatuak gauzatuko ditu Eguzkiko poloetatik gertu dauden eskualdeak aztertzeko asmoarekin.

Gainera, SENER-ek Marte EXOMARS ikertzeko dituen bi misioetan ere parte hartu du zentroak. Misio horien helburua planeta gorrian bizitza aztarnak bilatzea da.

Duela gutxi, zentro teknologikoak JUICE misioko estaldurak garatu ditu. ESA-k 2022an bidaliko du satelitea eta aurreikusten da 2030ean iritsiko dela Jupiterrera.