BUELTATU

AGENDA | 2015.10.12 - 10.15

IK4-TEKNIKER partaide:

Fidagarritasunari eta Mantentze Lanei buruzko 10. Biltzar Mexikarra

2015eko urriaren 12tik 15era bitartean
León (Mexiko)

IK4-TEKNIKERek Fidagarritasunari eta Mantentze Lanei buruzko 10. Biltzar Mexikarrean parte hartuko du

IK4-TEKNIKERek Fidagarritasunari eta Mantentze Lanei buruzko 10. Biltzar Mexikarrean parte hartuko du. Biltzarra Leonen, Mexikon, egingo da urriaren 12tik 15era bitartean.

Mantentze-lanetan diharduten enpresek eta profesionalek hartuko dute parte, eta industriak alor horretan hartu behar duen noranzkoa ezartzea du helburu biltzarrak. 19 hitzaldi izango dira, eta aktiboak kudeatzeari buruzko zazpi ikastaro, mantentze-lan egokiek, onura ekonomikoak emateaz gain, industriari produktibitatea hobetzeko aukera ematen diotela erakusten duten esperientziak eta ezagutza zabalduko dutenak.

IK4-TEKNIKERek “4.0 Industria. Mantentze-lan prediktiboak, sistema adimendunak, teknologia eta adimen artifiziala etorkizuneko fabrikan” izenburuko hitzaldia emango du, eta azalduko du zer onura eta abantaila dituen zenbait faktore mantentze-lanen prozesuetan sartzeak, hala nola analitika prediktiboa, makinaren portaeran oinarritutako akats-pronostikoa edo aurreikuspena edo Big Data.

Informazio gehiago

Hitzaldiari buruz informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

Mantentze-lan industrialak IK4-TEKNIKERen