AGENDA | 2015.11.24 – 11.26
IK4-TEKNIKERek mantentze-lanetarako eta fidagarritasunerako olio-analisi aurreratuari buruzko ikastaroa antolatzen du
Lubrication Management-IK4-TEKNIKERek mantentze-lanetarako eta fidagarritasunerako olio-analisi aurreratuari buruzko ikastaroa (AOA) antolatu du 2015eko azaroaren 24tik 26rako. Ikastaroa Noria korporazioarena da, eta zentro teknologikoaren Eibarko egoitzan izango da (Gipuzkoa).
Ikastaroan, gai hauek landuko dira, besteak beste: makinen higaduraren azterketa, fluidoen ezaugarrien analisia, gehigarriak agortzea eta korrosioaren kontrola.
Instalazio industrialetako mantentze- eta lubrifikazio-lanak kudeatzeaz arduratzen direnentzat eta lubrifikazio-lanak egiteaz arduratzen diren langile eta teknikarientzat prestatu da ikastaroa.
ICML ziurtagiriak lortzeko prestatzea
Era berean, ikastaro honetan, makinen lubrifikatzaileen II. mailako analistei (MLA) ICMLk (ISO 18436-4 arauan oinarrituta) ematen dien ziurtagiria eskuratzeko azterketarako prestatzen dira parte-hartzaileak.
Informazio gehiago
Informazio gehiago eskuratzeko nahiz izena emateko, sakatu hemen.