BUELTATU

ALBISTEAK

Iñaki Aranburu, IK4ko lehendakari berria

IK4k organo-ordezkari berriak ditu

Iñaki Aranburu izendatu dute IK4ko lehendakari; Jesús María Iriondo ordeztuko du.

IK4k organo-ordezkari berriak ditu. Iñaki Aranburu izango da IK4ko lehendakari, Jesús María Iriondok amaitu baitu bere agintaldia. Hemendik aurrera, Jesús María Iriondok IK4-TEKNIKEReko lehendakari gisa jarraituko du aliantzarekin lanean. Iñaki Otaño, IK4-LORTEKeko lehendakaria, lehendakariorde berria izango da. José Miguel Erdozainek, berriz, zuzendari nagusi izaten jarraituko du.

IK4ko lehendakari berriak IK4-IKERLANen hasi zuen bere ibilbide profesionala, gero, Goizper kooperatiban lan egin zuen, eta, gaur egun, Oronako Korporazio, Sustapen eta Marketineko zuzendaria eta IK4-IKERLANeko lehendakaria da, eta, orain, baita IK4koa ere.