BUELTATU

AGENDA | 2016.06.28 – 06.30

Lubrication Management antolatzaile:

Makinen lubrifikazioari buruzko ikastaro aurreratua

2016eko ekainaren 28tik 30ra
IK4-TEKNIKER, Eibar

IK4-TEKNIKER – Lubrication Management-ek makinen lubrifikazioari buruzko ikastaro aurreratuaAdvanced machinery lubrication (AML)— antolatu du 2016ko ekainaren 28tik 30erako. Ikastaroa Noria korporazioarena da, eta zentro teknologikoaren Eibarko egoitzan izango da.

Ekipoak ahalik eta ondoen nola lubrifikatu azalduko da ikastaroan, ekipoen geldiuneak murrizteko, eta, hala, funtzionamendu-kostuak murrizteko.

Ikastaro hau Lubrifikazioari buruzko mintegien zikloaren parte da, Lubrication Managementek urtero ematen du, eta besteak beste, ohiko galdera eta kontzeptu hauei erantzungo die:

  • Zergatik da hain garrantzitsua lubrifikazioa ekipoen fidagarritasuna lortzeko?
  • Mundu-mailako lubrifikazioaren arau berriak
  • Nola aukeratzen da aplikazio bakoitzerako lubrifikatzaile egokia?
  • Lubrifikatzaileak biltegiratzeko eta erabiltzeko jardunbide egokiak
  • Nola kontrolatzen da lubrifikatzaileen kutsadura?
  • Nola neurtzen da ezarritako lubrifikazio-programaren aurrerapena?

Trebakuntza-ikastaro hau hauei zuzendua dago: besteak beste, sektore aeroespazialera eta energia berriztagarrien edo makina-erreminten sektoreetara bideratutako industrietako mantentze-lanetako eta eragiketetako buruei, lubrifikazioko teknikariei, eragiketetako langileei, laborategiko analistei, lubrifikazioko ingeniariei eta abarri.

ICML ziurtagiriak lortzeko prestatzea

Era berean, ikastaro honetan, makinen lubrifikatzaileen teknikariei (MLT 2) ICMLk (Makinen Lubrifikazioari buruzko Nazioarteko Kontseilua), ISO 18436-4 arauan oinarrituta, ematen dien ziurtagiria eskuratzeko azterketarako prestatzen dira parte-hartzaileak.

Zer da ICML?

Makinen Lubrifikazioari buruzko Nazioarteko Kontseilua (ICML) erakunde neutral bat da, irabazi-asmorik gabea, makinen lubrifikazioa jarduera-eremu tekniko gisa hazi eta garatu dadin laguntzeko sortua. Bere jardueren artean, ICMLk trebetasunak ziurtatzeko azterketak eskaintzen ditu lubrifikazioaren, makinen egoeraren monitorizazioaren eta olio-analisiaren alorreko profesionalentzat.

Informazio gehiago

Ikastaroari buruz informazio gehiago izateko eta izena emateko, sakatu hemen.