PROIEKTUAK
Ba al zenekien eguzkiaren beroa ustiatzeko plantentzako estalitako hodien lau fabrikatzaile inguru daudela mundu osoan?
IK4-TEKNIKERek eguzkiaren beroa ustiatzen duen sektorerako kapa anitzeko estaldura funtzionala eta ekipamendua garatzen du, bi helbururekin: batetik, oro har atzerriko hornitzaileen eta teknologiaren mende dauden eguzkiaren beroa ustiatzen duten plantei teknologia ematea eta, bestetik, instalazioen etekina hobetzeko erronkei erantzuna ematea.
Eguzki-planta termoelektrikoetarako zilindro-kolektore parabolikoaren teknologiak funtsezko zeregina dauka energia berriztagarrien sektorean, 1.500 MW-tik gorako gaitasun operatiboa baitauka mundu osoan.
Teknologiaren lehiakortasuna areagotzeko, planten eraginkortasuna handitu behar da. Eraginkortasun hori areagotzeak lan-tenperatura igotzea dakar, egungo 400ºC-en gainetik.
Baina, egun dauden xurgagailu selektiboek ezin dute lan egin 400 ºC-tik gorako tenperaturekin, hondatu egiten dira eta.
Kasu honetan, geruza anitzeko estaldura funtzional bat garatu zen 4 metroko luze zuten hodi errealetan.
Geruza hauez osatuta dago: erradiazio infragorria islatzen duen geruza metalikoa, matrize dielektriko gainean partikula metalikoekin eratutako cermet motako erradiazio ikusgarriaren geruza xurgatzailea eta errefrakzio-indize txikiko oxidoaz eratutako isla-kontrako geruza, tenperatura altuagoetan lan egiteko gai dena.
Estaldurak 600ºC-ko tenperaturetan lan egin dezake, zahartze azeleratuko entseguetan degradatu gabe.