ALBISTEAK
IK4-TEKNIKEReko marketin- eta komunikazio-buruak, Itziar Cenozek, erakutsi zizkien komunikabideei zentro teknologiko berriaren lan-guneak.
Besteak beste, El Diario Vasco, Cadena SER eta EITBko arduradunak izan genituen lehenengoz bisitan IK4-TEKNIKERen instalazio berrietan, gure zentro teknologikoak azaroaren 15ean komunikabideentzat antolatutako jardunaldi irekian.
Bertan izan ziren komunikabide orokorrak, espezializatuak eta enpresaren mundukoak, Itziar Cenoz, IK4-TEKNIKERen marketin- eta komunikazio-burua, gidari zutela. Hala, laborategietako instalazioak, areto zuria, saiakera arriskutsuetarako bunkerra eta beste azpiegitura berezi batzuk erakutsi zizkien Cenozek bisitaldian, eta, horrekin batera, zenbait argibide ere eman zizkien, zentro teknologiko berriak zientziaren eta ikerketaren arloetan dituen helburuak azaltzeko.
Bisitaldiari amaiera emateko, aperitiboa hartu zuten.