BUELTATU

PROIEKTUAK

IK4-TEKNIKER, hazten ari den marka

IK4-TEKNIKER, 30 urtez etengabe hazten ari den marka

30 urtez etengabe hazi den markaren alderdi agerikoena dira IK4-TEKNIKERreko instalazio berriak. Eraikin berriaren zimenduak teknologia-zentroaren jarduera gidatzen duten printzipio sendoak oinarritzat izan ezean, bera bideratzea ezinezko litzateke: espezializazioa, inplikazioa eta errentagarritasuna. Hiru euskarri horien gainean eraikitzen ditu teknologia-zentroak izatea, teknologia-eskaintza eta harremanak enpresekin.

Espezializazioa teknologia-zentroaren DNAren parte da, eta IK4-TEKNIKERreko lan-taldea osatzen duten profesionalek lanerako duten arrazoi nagusia. Teknologia-zentroak abangoardiako teknologia jartzen du bertako ikertzaile-taldearen eskura, espezializazio-esparru nagusietako —doitasun-ingeniaritza, sistema adimendunak, fabrikazio-teknologiak eta gainazal-ingeniaritza —berrikuntza-lanei hel diezaieten.

IK4-TEKNIKER eusten den bigarren oinarria inplikazioa da. Azken finean, zentroaren jardueren irtenbide eta emaitzak elkarrekintzaren ondorio dira: IK4-TEKNIKERren teknologia-espezialisten eta negozioan espezialista diren enpresen beren artekoa, hain zuzen.

Enpresekin komunikazio irekia eta konfiantza lortzeko, IK4-TEKNIKERreko lan-taldeko kideek epe-luzeko harremana dute haiekin. Helburua enpresen beharrak ezagutzea da, era proaktiboan irtenbide egokituak eskaini ahal izateko.

Azkenik, errentagarritasuna da IK4-TEKNIKER eusten den azken oinarria. Bai epe motzera, zein luzera, enpresarentzat errentagarriak izango diren irtenbideak ekartzea da zentroko ikertzaileentzat garrantzizkoena. Horretarako, bereizketa eta balio erantsia gehitzen ditu zentroak, bai eta produktibitate handiagoa, eta ondorioz, lehiakortasun handiagoa ere; ezinbestekoak, guztiak, nazioarteko merkatuetan lehiatu nahi badugu.

Errentagarritasuna oinarrizkoa da ere zentro teknologikoaren berezko jardueran: horri esker hornitu ahal izango ditugu ikertzaileak ekipamendu onenarekin eta jarraitu ahal izango dugu abangoardiazko teknologiaren inguruan ikerlana egiten.