BUELTATU

ALBISTEAK

Eraikina zifretan

IK4-TEKNIKERen eraikin berriari buruzko datuak

IK4-TEKNIKERek, eraikin berria abian jartzeaz batera, beste garai bat ere jarri du abian, eraikin horrek bete-betean erantzuten baitie gure zentro teknologikoan gaur egun egiten diren jardueren eskakizun guztiei, eta halaxe erantzungo die etorkizunekoei ere.

IK4-TEKNIKERen eraikin berriak 27.925 m2 ditu; beraz, Eibarko Otaola etorbideko eraikin zaharreko instalazioen halako hiru da gaur egungo eraikina.

Honako instalazio hauek ditu eraikin berriak:

  • Tailerra, 3.700 m2-ko nabean
  • Laborategi kimikoak, 1.755 m2 guztira
  • Instalazio klimatizatuak, 1.550 m2 guztira
  • Areto zuria, 220 m2
  • Bunkerra
  • Biltegiak ezartzeko gune zabala:
    • Hondakinen biltegia
    • Produktu kimikoen biltegia
  • Hondakinetarako eta gasetarako gune bereziak
  • Energia berriztagarriak lantzeko laborategia terrazan
  • Erabilera askotarako aretoa, 2.043 m2-koa. Areto nagusian 255 lagunentzako lekua du, eta 85 lagunentzako tarteko solairuan
  • Hogei bilera-gela, punta-puntako teknologiaz hornituta

Aparkalekua


  • Aparkalekuak zenbait solairu ditu, eta guztira 236 leku, bezero eta lankideentzat.
  • Kanpoan aparkatzeko 84 leku daude (eremu hori, gainera, handitu egingo da 92 aparkaleku edukitzeko).
  • Lurrazpiko solairuetan, berriz, 152 aparkaleku daude.

Instalazio berezi berria: bunkerra

IK4-TEKNIKERek eraikin zaharrean ez bezalako instalazio berezia du orain eraikin berrian.

Edukiera handiko bunker hermetikoa da, eta zenbait saiakuntza berezi egiteko eraiki da, hala nola errotoreak abiada handian orekatzeko saiakuntzak, saiakuntza errotoredinamikoak, inertzia-bolanteak saiakuntza suntsigarriak eta saiakuntza-banku bereziak doitzeko saiakuntzak —balazten saiakuntza-bankuak doitzekoak, adibidez—; gainera, diseinu- edo makina-mota horiekin saioak egitean teknikarien segurtasuna uneoro bermatuta egoteko moduan diseinatu da bunkerra.

Instalazio berezi horri esker, industrian zuzenean erabiltzeko proiektuak eskainiko ditu IK4-TEKNIKERek.

Horrelako instalaziorik ez dago Euskadin beste inon, eta, arestian aipatutako erabileretatik aparte, makina handiak abiadura bizian orekatzeko zerbitzua ere emango du; gainera, bezeroen eskura jarriko da, saiakuntza arriskutsuak han egin ditzaten.

Instalazioak ezaugarri berezi batzuk ditu:

Neurriak

4.500 x 7.000 x 3.200.

Segurtasun-isolamendua, hormigoizko hormei eta estalkiari esker.

Bunkerraren hormek behar den segurtasun-isolamendua bermatzen dute, baita hormigoi armatuzko estalkiak ere, metrobete lodi.

Madrilgo Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza-eskolan egindako kalkuluak berretsi duenez, 670 km/h-ko abiaduran doan 1.157 kg-ko jaurtigai baten talka jasateko gai izango litzateke bunkerra; beraz, 91,5 km/h-ko abiaduran doan 34,5 tonako kamioi baten talka jasateko gai izango litzateke edo 41,5 km/h-ko abiaduran doan 116 tonako aldiriko tren baten talka, bestela esanda.

Hormigoizko tapa irekitzeko, sistema hidraulikoa erabiltzen da; hamar minutu behar ditu irekitzeko eta beste hamar ixteko.

Bunker barrura zuzenean sartzeko kontrol-gela du atxikita.

Hala, gela horretan instalatu ahal izango dira saiakuntzak egiteko erabiliko den ekipamenduaren osagaiak: kontrol-armairuak eta bestelakoak. Areago, saiakuntzan lanean ari diren teknikoak ere gela horretan egon ahal izango dira saiakuntzak egiten diren bitartean.

Kontrol-gela bunkerrari atxikia da lau metroko korridore estu baten bidez (pertsona bakar bat igaro daiteke aldi bakoizean hartatik), eta «labirinto» formaz diseinatu da, langileen segurtasuna bermatze aldera. Korridorea metalezko ate batek babesten du, zeina erresistentzia handia izateko diseinatu baita; hala, bunkerraren egiturak jasan dezakeen jaurtigaia baino jaurtigai txikixeago baten energia ere xurgatzeko gai da atea.

Garabia (10 t-koa).

Bunkerreko garabiak 10 t-rainoko zama har dezake, eta erraz-erraz sartzen du zama bunkerrera hormigoizko estalkia kenduta.

Bunker kanpoan dago garabia, baina bunkerraren estalkia ireki besterik ez dago, garabia guztiz erabilgarri egoteko.

Zehaztapen teknikoak

Bunkerrak 380 V-an 200 kW-rainoko potentzia elektrikoa duten kableetarako sarbidea du, 1”-ko aire konprimatua, hozteko uraren sarbidea eta aterabidea, argiztapena, 220 V-ko 5 kW-ko lau puntu eta ethernet konexioa.