BUELTATU

ALBISTEAK

Industry 4.0: “Smart gailuak” kasua

Trazabilitatea eta analitika prediktiboa

iLine Microsystems-ek Industry 4.0 estrategiaren alde egin du, merkatu globalizatu baten eskakizunei erantzuteko.

Gipuzkoako iLine Microsystems enpresak koagulazioaren aurkako ahotiko terapia monitorizatzeko in vitro diagnostikorako sistemak garatzen ditu, eta Industry 4.0 estrategia bat ezartzea erabaki du, merkatu biosanitario konplexuaren beharrei erantzuteko.

Merkatu hori oso arautua dago, eta gero eta bizi-ziklo laburragoetan oinarritzen da. Ziklo horiek balio-kalitate osoa integratzea eskatzen dute —bereziki, saldu osteko zerbitzua—, eta, gainera, produktuaren errendimendua optimizatzea eskatzen dute, baliozko saiakuntzen tasa baztertzekoena baino handiagoa izan dadin.

Prozesuak modu eraginkorrean integratzea eta kudeatzea, eta erabakiak denbora errealean hartzea erraztuko duten moduan sartzea IKTak. Horiek dira iLine Microsystemsek bere negozioa garatzen duen merkatuetan ekoizpen-eredu produktibo bat sortzeko gakoetako batzuk.

Negozioaren gakoak eta IK4-TEKNIKERen ekarpen teknologikoa

Koagulazio-denbora neurtzeko iLine Microsystemsek diseinatu duen soluzioa eraginkortasunaren paradigma da hain teknologia heterogeneoak —hala nola fotonika, mikrofluidika, mikromekanika, seinaleen prozesamendua, algoritmika eta biokimika— integratzeko. IK4-TEKNIKERek iLine Microsystemsekin lankidetzan dihardu integrazio teknologikoko kontzeptu hori garatzen, eta, besteak beste, neurketa-printzipioaren oinarri den ikusmen-sistema diseinatzen eta ezartzen.

Produktua kit batean merkaturatzen da: analizagailu eramangarri batek eta erabili eta botatzeko zerrenda analitikoek (txip mikrofluitikoa) osatzen dute. Ekoizpena osorik kontrolatzen du enpresak, eta hori haren indarguneetako bat da. Txipa Donostiako instalazioetan ekoizten dute osorik, masiboki (milaka ale egunero), kalitate-estandarrak erabat kontrolatuz eta errespetatuz.

Produktuaren eta harekin lotutako prozesuen trazabilitate osoa eta bizi-ziklo osoaren eraginkortasuna dira, besteak beste, merkatu hain arautu horren eskakizunei erantzuteko iLine Microsystemsek duen ekoizpen-ereduaren gakoak eta haren hazkunde- eta globalizazio-gakoak. Hori horrela, zentro teknologikoarekiko lankidetza iLine Microsystemsen produktuen egiaztapen-, baliozkotze- eta egiaztatze-faseetara eta saldu osteko zerbitzura ere zabaltzen da.

Testuinguru horretan, prozesuak egokitzeko, ikuspegi estrategiko bat behar da, produktuaren bizi-zikloan sortzen den informazio-kantitate izugarria kudeatzeko. Horrelako sistema heterogeneoetan, integrazio partzialak egin behar izaten dira, errendimenduari eta fidagarritasunari buruzko ondorio garrantzitsuak ateratzeko eta moduluen arteko mendekotasunak mugatzeko.

Informazio hori guztia ondo kudeatzeko, produktuaren garatze-prozesuan, ekoizpenean, banaketan eta erabileran trazabilitate osoa ahalbidetuko duten arkitektura eta informazio-sistema aurreratuak behar dira.

Analitika aurreratuko soluzioak ere aplikatu behar dira, gailuak erabiltzean sortzen den informazioa produktua hobetzeko prozesua berrelikatzeko aukera emango dutenak. Azkenik, osagaietan egindako aldaketak probatu eta homologatu egin behar dira, eta produktuan zer eragin duten ebaluatu.