BUELTATU

AGENDA | 2016.09.20 – 09.22

Lubrication Management antolatzaile:

Makinen lubrifikazioaren oinarriei buruzko ikastaroa

2016eko irailaren 20tik 22ra
IK4-TEKNIKER, Eibar

Makinen lubrifikazioaren oinarriei buruzko ikastaroa

IK4-TEKNIKER – Lubrication Management-ek makinen lubrifikazioaren oinarriei buruzko ikastaro aurreratuaFundamentals of machinery lubrication (FML)— antolatu du 2016ko irailaren 20tik 22rako. Ikastaroa Noria korporazioarena da, eta zentro teknologikoaren Eibarko egoitzan izango da.

Lubrifikatzaileen ezaugarriak eta ekipo bakoitzarentzat lubrifikatzaile egokia hautatzeko estrategiak zeinen garrantzitsuak diren ulertzeko behar den ezagutza ematea da ikastaro honen helburua.

Zehazki esateko, ikasleak ikasiko du zein diren lubrifikatzaileen oinarriak, zer ezaugarri dituzten olioen eta koipeen oinarriek, zeinen garrantzitsuak diren lubrifikazioko jardunbide egokiak eta haiek zer eragin duten ekipoen mantentze-lanetan.

Ikastaro hau Lubrifikazioari buruzko mintegien zikloaren parte da, Lubrication Managementek urtero ematen du, eta besteak beste, ohiko galdera eta kontzeptu hauei erantzungo die:

  • Zergatik dira garrantzitsuak lubrifikatzaileetako gehigarriak?
  • Zer lubrifikatzaile da ekipoentzako onena?
  • Nola jakin daiteke lubrifikatzaile bat egokia den ekipo bakoitzaren lan-ingurunerako?
  • Lubrifikazioak makinen fidagarritasunerako duen garrantzia
  • Lubrifikatzaileak egiteko olio-oinarriak
  • Koipe baten eta olio lubrifikatzaile baten arteko desberdintasuna

Trebakuntza-ikastaro hau hauei zuzendua dago: besteak beste, sektore aeroespazialera eta energia berriztagarrien edo makina-erreminten sektoreetara bideratutako industrietako mantentze-lanetako eta eragiketetako buruei, lubrifikazioko teknikariei, eragiketako langileei, laborategiko analistei, lubrifikazioko ingeniariei eta abarri.

ICML ziurtagiriak lortzeko prestatzea

Era berean, ikastaro honetan, makinen lubrifikatzaileen I. mailako analistei (MLA1) eta makinak lubrifikatzeko teknikariei (MLT1) ICMLk (Makinen Lubrifikazioari buruzko Nazioarteko Kontseilua), ISO 18436-4 arauan oinarrituta, ematen dien ziurtagiria eskuratzeko azterketarako prestatzen dira parte-hartzaileak.

Zer da ICML?

Makinen Lubrifikazioari buruzko Nazioarteko Kontseilua (ICML) erakunde neutro bat da, irabazi-asmorik gabea, makinen lubrifikazioa jarduera-eremu tekniko gisa hazi eta garatu dadin laguntzeko sortua. Bere jardueren artean, ICMLk trebetasunak ziurtatzeko azterketak eskaintzen ditu lubrifikazioaren, makinen egoeraren monitorizazioaren eta olio-analisiaren alorreko profesionalentzat.

Informazio gehiago

Ikastaroari buruz informazio gehiago izateko eta izena emateko, sakatu hemen.