BUELTATU

ELKARRIZKETA

Gero eta industria-lubrikatzaile sofistikatuagoak

Luis Fernández Ruiz-Morón doktorea
Repsoleko I+G zentroko Proiektu Zuzendaria

Luis Fernández Ruiz-Morón doktorea Repsoleko I+G zentroko Proiektu Zuzendaria da. Bere arduren artean, tribologia arloa kudeatzea dagokio. Berriki, LUBMAT 2016 kongresuan parte hartu du keyspeaker (hizlari nagusi) gisa. Elkarrizketan, Fernández Ruiz-Morón-ek lubrikazioaren kudeaketaren garrantzia azaltzen du.

1.- Gero eta zorrotzagoak diren ingurumenari buruzko araudiak, formulazio aurreratuak, eta gero eta eraginkorragoa eta lehiakorragoa bihurtzeko bide berriak bilatzen dituen industria izatea dira lubrikatzailearen merkatua eraldatzeko diren arrazoietako batzuk. Zertan datza zehazki iraultza hau?

Aipatutako arrazoiak direla eta lubrikatzaileen arloan eta Oil&Gas sektorean, orokorrean, aldaketa handiak gertatzen ari dira. Mugitzen garen ingurua eta bere konplexutasun teknikoa dela eta, gero eta beharrezkoagoa da lan egiteko sarek sortzea, partzuergoak, diziplina anitzeko lantaldeetan lan egitea. Azken erabiltzaileak ezaugarri hobeak eskatzen ditu: haien makinentzako babes handiagoa eta aldaketarako aldiak luzatu. Bestalde, ingurumen-inpaktua gutxitzeko ezarritako murrizketek lubrikatzaileak egiteko sustantzia asko mugatu dituzte eta ekipamenduen fabrikatzaileei haien diseinuak CO2, partikulen eta bestelako zenbait kutsatzaileen isuria (material berriak, prozesuak, tratamendu ondokoak, eta abar) gutxitzeko aldatzea eskatzen zaie. Horrekin batera lubrikatzaileen konposizioa baldintzatzen delarik. Azkenik, gero eta gehiago entzuten dira fabrikatzaileen espezifikazioak sinplifikatzearen eta ACEA eta API gisako nazioarteko erakundeen aldeko iritziak.

2.- Lubrikatzaile aurreratuagoak egiterako orduan, tribologiaren eginkizuna oso garrantzitsua izaten ari da. Nola?

CO2-aren isuria gutxitzeko borrokan aurrezten den hamarren oro da garrantzitsua. Lubrikazio-sistemetan aurrerabideak direla modurik eraginkorrenak (“cost-effective”) ikusi izan da. Ez hori bakarrik: Makina eta motor eraginkor, ekologiko eta aurreratuagoek lubrikatzaile konplexuagoak behar dituzte: bioerregaiekin bateragarriak direnak eta haien marruskaduraren efektu negatiboak kontrolpean dituztenak, downsizing izenekoarekin eta estres termikoaren handitzearekin batera egon daitezkeenak, marruskadura modifikatzaileen sistema dutenak maila ultra-arina izenekoen higaduraren aurka babesteko, eta lubrikazio hidrodinamikoaren erregimenetik kanpoko ekintzak ugaritzen dituzten star-stop gisako sistemei aurre egin ahal dietenak, adibide batzuk aipatzearren. Horrez gain, gainazalen estalduran izan diren aurrerapauso handiak aipatu behar ditugu, izan ere lubrikatzaileen formulazioa guztiz aldatzera behartu gaituzte.

3.- Zer onura lortzen ditu gaur egun bere balio-katean lubrikatzaileen kudeaketaren aldeko apustu irmoa gehitzen duen industria-enpresa batek?

Urte askotan zehar, lubrikatzailearen erabiltzaileek "prozesuaren konstante bat" gisa ikusi izan dute, berarekin bizi behar zuten eta hari moldatu behar ziren. Gaur egun aplikazio desberdinetara moldatzen diren 1000 lubrikatzaile eredu ditugu. Lubrikatzaile horietako asko bezero zehatz batentzat bakarrik diseinatuak izan dira, erabiltzailearen produkzioa asko handituz, eraginkortasuna hobetuz edo mantentzearen kostua gutxituz. Oinarri eta gehigarri egokiak dituzten lubrikatzaileak gehituz eta zerbitzuko olioaren monitorizazio sistema batekin.

4.- Gaia honi buruzko Europako aditu nagusiak ekainaren 7an Bilbon bildu ziren, LUBMAT kongresuan. Zer azpimarratuko zenuke kongresuaren edizio honetatik?

Hemengoa izanda, niretzat harro egoteko modukoa da UCLA eta IK4-TEKNIKERek antolatutako nazioarteko kongresu hau urtero nola burutu den ikustea, eta lubrikazio eta mantentze-sektoreetako adituen, ekipamenduen fabrikazioaren adituen, zientzialarien, tribologoen, kimikoen eta fisikoen derrigorrezko hitzordu bat bilakatu izana ere. Ez soilik hitzaldien kalitate eta berritasunagatik, baizik eta Bilbo (edizio honetan) gisako inguru paregabeetan jendea ezagutzeko (networking) aukeragatik ere.

5.- Zu zeu izan zinen hizlari nagusietako bat. Zure hizketan aipatu zenituen gaien laburpena egin ahal diguzu?

Nire hitzaldian gaur egungo inguru eta egoera deskribatu nituen, elkarrizketa honetan aipatu ditugunak, hain zuzen. Ondoren, ingurumena, ekonomia, politika eta teknologiarekin lotutako aldaketa hauek nola eragin duten lubrikatzaileen formulazioan aipatu nuen. Zehazki, oinarri sintetikoen eta marruskaduraren modifikatzaileen eta gehigarri sistemen erabilera errepasatu genuen, gaur egungo espezifikazioen konplexutasuna (ACEA 2016 berriak), LSPI (Low Speed Pre-Ignition) fenomenoa eta fuel economy-aren ezaugarrien entseguak eta zerbitzuen iraupena (erretentzioa).