BUELTATU

ALBISTEAK

IK4-TEKNIKEReko ikerlariek BIEMH azokari buruzko iritzia eman dute

Nola ikusten duzu BIEMH azoka?

Zentro teknologikoko ikerlariek BIEMH azokaren gainean dituzten iritzia eta esperientziak partekatu dituzte bideo-pieza laburren bidez.

BIEMH azokaren 29. edizioaren harira -IK4-TEKNIKERek 20 urtetik gora daramatza bertan parte hartzen-, zentro teknologikoko ikerlariek labur-labur eman dute beren iritzia, bideoen bidez, ezaugarri horiek dituen azoka batean parte hartzeak dakarrenaren inguruan.

IK4-TEKNIKERen ekimenaren barruan kokatzen dira iritzi horiek. #miBIEMH izena jarri zaio ekimen horri, eta Makina-erremintaren Biurteko Azokaren inguruko ikuspegi hurbilagoa eta pertsonalagoa ematea du xede.