BUELTATU

PROIEKTUAK

Makina-erreminta eta 4.0 Mantentze-lana

Ekipoen mantentze-lan igarlerako teknologiak

Makina-erremintaren Biurteko Azokaren (BIEMH) harira, 4.0 mantentze-lanean egin dituen azken garapenak erakutsi zituen IK4-TEKNIKERek

Datuak hartzeko, aztertzeko eta tratatzeko teknologia aurreratuen ezarpena gakoa da ekipoen akastun jokaerak aurreikusteko unean, bai eta operazio zein mantentze-lanen kostuak murrizteko unean ere.

IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak mantentze-lan igarlerako garapenak aurkeztu zituen, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) oinarritutakoak horiek. Horien bidez, anomaliak hauteman daitezke, diagnostikoak egin daitezke eta ekipoen jokaera iragar daiteke.