BUELTATU

PROIEKTUAK

Makina-erreminta eta mekanizatu kriogenikoa

Mozketa-prozesuetarako hozte-sistema

IK4-TEKNIKERek mekanizatu kriogenikoko teknologiak garatzen ditu torneaketa- eta fresaketa-prozesuak hozteko.

Fabrikazio industrialaren eta makina-erremintaren arloa etengabe dago prozesuen efizientzia areagotzen eta ingurumenaren gaineko eragina murrizten lagunduko duten sistemen eta irtenbideen bilaketan.

Xede horiei aurre egiteko, mekanizatu kriogenikoko teknologien ezarpena ikertzen du IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak, bai eta teknologia hori torneaketa- eta fresaketa-prozesuetan nola ezarri ere.

Mozketa-prozesuetarako hozte-sistema da mekanizatu kriogenikoa. Ohiko metodoak baino efizienteagoa eta jasangarriagoa da, izan ere, osasunerako toxikoak diren substantziak eta ingurumenerako kaltegarriak diren hondakinak deuseztatzeko aukera ematen du.