BUELTATU

ESPEZIALISTAREN IKUSPEGIA

LUBMAT 2016 hitz bakarrean...

Espezialistaren ikuspegia:
Jesus Terradillos, IK4-TEKNIKEReko Zerbitzu Teknologikoen zuzendariaren eskutik

LUBMAT 2016 kongresuan parte hartu zutenen batzuk biltzarra haientzat izan denari buruzko iritzia eta balorazioa "hitz bat bakarrean" eman zuten.

"Aukera", "balio erantsia" eta "networking" dira IK4-TEKNIKER eta Jost Institute for Tribotechnology-k antolatu zuten LUBMAT 2016 biltzarraren bosgarren edizioa definitu duten hitz batzuk. Feedback honek lagunduko dio IK4-TEKNIKERi 2018. urtean antolatuko duen LUBMAT biltzarrerako lan egiten eta hobetzen jarraitzen.

LUBMAT 2016

Biltzarrak bost kontinenteetako 260 profesional elkartu zituen Bilbon; nazioarteko 100 hizlari eduki zituen, eta, besteren artean, lubrifikazioaren kudeaketarekin zerikusia duten gaiak jorratu ziren bertan. Osoko bilkuretan, lubrifikazio industrialeko sektoreko adituek hartu zuten parte, eta lubrifikazioaren munduko profesionalek osatutako nazioarteko batzordeak ebaluatu zituen ekitaldian aurkeztutako abstract-ak.