BUELTATU

AGENDA | 2018.10.18 eta 2018.10.25

IK4-TEKNIKER antolatzaile:

"Metrologia industriala eta kalibrazioa" ikastaroa

2018.10.18 IK4-TEKNIKER
Eibar (Gipuzkoa)
2018.10.25 IMEPE
Alcorcón (Madril)

"Metrologia industriala eta kalibrazioa" ikastaroa

Izan zaitez aditua kalibrazio industrialeko eta neurketa-ekipoak kudeatzeko metodoetan.

IK4-TEKNIKERek "Metrologia industriala eta kalibrazioa" gaiari buruzko bi jardunaldi antolatu ditu. Lehenengoa urriaren 18an egingo da IK4-TEKNIKERen instalazioetan; bigarrena, berriz, 2018ko urriaren 25ean, Madrilen.

Xedeak

  • Ezagutu enpresa bateko neurketa-ekipoen eta -prozesuen multzoak modu eraginkorrean kudeatzea ahalbidetzen duten kontzeptuak.
  • Ezagutu UNE-EN ISO-9000, UNE-EN ISO-9001, UNE EN 9100, UNE EN ISO/IEC 17025, IATF 16949, UNE 66180,  ISO 10012, UNE-EN ISO 14253-1 eta UNE-EN ISO 14253-2 Arauen betekizunak, neurketa-ekipoen kontrolari buruzkoak.
  • Ikas ezazu ekipoak kontrolatzeko plan eraginkor bat zehazten, ezartzen eta horri eusten, arau horien betekizunak betetzearekin bat.
  • Lor ezazu neurketa-ziurgabetasuna kalibratzeko eta kalkulatzeko tekniken inguruko ezagutza teorikoa eta praktikoa.
  • Ikas ezazu kontzeptu hauek behar bezala interpretatzen: tolerantzia, doitasuna, zehaztasuna, ziurgabetasuna eta onarpen-irizpidea, besteren artean.

Hartzaileak

Kalitate-kudeaketaren, fabrikazioaren eta bulego teknikoaren arduradunak, bai eta neurketa-ekipoak kontrolatzeko eta kalibratzeko edo neurketa-prozesuak egiteko arduradun teknikoak ere.

Baldintzak

  • Lekua: IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)
  • Data: 2018/10/18

  • Lekua: IMEPE, Alcorcón (Madril)
  • Data: 2018/10/25

  • Prezioa: 350,90€ (BEZa barne). Prezioak barruan hartzen ditu bazkaria, kafea eta dokumentazioa

  • Iraupena: 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era

Izen-ematea

Hirugarren izen emate/inskripziotik aurrera %40ko beherapena.

Toki-kopurua mugatua denez, jasotzen diren ordena zorrotzean onartuko dira izen-emateak.

Informazio eta izen ematea

Urriaren 18an IK4-TEKNIKER-en ospatuko den jardunaldirako, sakatu hemen.

Urriaren 25ean Madrilen ospatuko den jardunaldirako, sakatu hemen.