BUELTATU

ALBISTEAK

IK4-TEKNIKERek laser-teknologiaren laborategia abiatu du, Manufacturing arlorako

Laser-teknologiaren laborategi berria, Manufacturing arloko irtenbideetarako

"Laser for Manufacturing Lab" apustu estrategikoa da, eta fabrikazio aurreratuan duen tokia indartzea ahalbidetuko dio zentro teknologikoari. IK4-TEKNIKERek laser-teknologiaren arloan garatu dituen irtenbide guztien baterako eskaintza koordinatua gauzatzea da ekimenaren muina.

IK4-TEKNIKERek apustu estrategikoa egin du laser-teknologian, bektore nagusitzat hartuta hori, materialak prozesatzeari, ekipoak eta osagaiak diseinatu eta fabrikatzeari eta fabrikazio gehigarria lantzeari begira. Horretaz gain, inspekziorako eta neurketarako tresna giltzarria da.  

Zehazki, “Laser for Manufacturing Lab” sortu du zentro teknologikoak; laborategi integrala da, eta Makina-erremintaren Biurteko Azokaren azken edizioan aurkeztu zuen.

Industriari erantzun nahi dio ekimen horrekin, laserrean eskuratu duen espezializazio teknologikoaren ikuspegi orokorretik abiatuta, eta, azken batean, balio erantsi handiko gaitasunak dituzten ekipamenduak eta ikertzaileek eratzen dute. Halaber, hainbat sektoretan egindako bidea erantzun pertsonalizatua ematea bermatzen du.

Zentro teknologikoak laser-fabrikazioan eskaintzen duen balio-proposamena bildu nahi du “Laser for Manufacturing Lab” laborategiak, merkatuari erantzuteko eta industriaren premiei erantzun efiziente eta malgua emateko xedez, aipatutako tekniken eta horien ezarpenaren gaineko 360º-ko ikuspegia ematen baitu.