BUELTATU

AGENDA | 2019.05.14

IK4-TEKNIKER antolatzaile:

"Altzairuen tratamendu termikoak" ikastaroa

2019ko maiatzaren 14ean
IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)

"Altzairuen tratamendu termikoak" ikastaroa

Materialen hautaketa egokiak zerbitzuan dauden makinen osagai mekanikoak behar bezala ibiltzea bermatzen du. Altzairua bezalako material metalikoak zati garrantzitsua dira makinen eta osagaien diseinuan eta fabrikazioan, propietate mekaniko onak (erresistentzia, gogortasuna...) eta eroankortasun elektriko nahiz beroaren eroankortasun onak baitauzkate. Gainera, kostu gutxiko materiala da, eta begirunetsua da ingurumenarekin.

Alabaina, zerbitzuaren askotariko baldintzen mende jarduten dute osagaiek (hala nola, atmosfera erasokorrak, ahalegin-maila eta mota ezberdinak edota tenperatura oso-oso baxuak eta oso-oso altuak), eta, beraz, osagai mekanikoetan erabiltzen diren altzairuek huts egiten dute zerbitzuan, era askotako kalteak eraginez.

Testuinguru horretan, "Altzairuen tratamendu termikoak" izeneko ikastaroa antolatu du IK4-TEKNIKER, altzairuekin eta horien tratamendu termiko ohikoenekin zerikusia daukaten alderdi garrantzitsuenak ezagutarazteko.

Ikastaroan, altzairua eskuratzeko prozesu nagusiak, konposizio kimikoak eta tratamendu termikoak altzairuen propietate mekanikoetan nola eragiten duten eta altzairuetan egiten diren tratamendu teknikoen berezitasunak eta puntu kritikoak aztertuko dira.

Maiatzaren 14an emango da ikastaroa, zentro teknologikoak Eibarren dituen instalazioetan, eta bulego teknikoko langileei, kalitateko langileei, I+Gko langileei, mantentze-lanetako langileei eta ingeniariei zuzenduta dago.

Baldintzak

  • Lekua: IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)
  • Eguna: 2019/05/14
  • Prezioa: 300€ (BEZa barne). Prezioaren barruan, kafea eta dokumentazioa sartzen dira.
  • Iraupena: 09:00etatik 13:30era.

Izen-ematea 

Pack berezia: 500€ (BEZa barne) "Altzairuen tratamendu termikoak" ikastaroan eta "Osagai metalmekanikoen zerbitzuko hutsegiteen azterketa" ikastaroan izena emateagatik.

Hirugarren izen emate/inskripziotik aurrera %40ko beherapena.

Tokien kopurua mugatua denez, jasotzen diren ordenan onartuko dira inskripzioak.