BUELTATU

AGENDA | 2019.05.28

IK4-TEKNIKER antolatzaile:

"Helioarekin ihesak detektatzea" jardunaldia

2019ko maiatzaren 28an
IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)

"Helioarekin ihesak detektatzea" jardunaldia

IK4-TEKNIKERek eta Tecnovac enpresek, Nippon Gases eta Pfeiffer Vacuum enpresekin elkarlanean, helioarekin (trazabilitate-gas gisa) ihesak detektatzeari buruzko jardunaldi teknikoa antolatu dute. Bertan, ihesak detektatzeko, aurkitzeko eta kuantifikatzeko ekipoen, hustasun-sistemen eta industriako presio-ekipoen inguruko gaiak jorratuko dira.

Zentro teknologikoak Eibarren dituen instalazioetan izango da "Helioarekin ihesak detektatzea" izeneko jardunaldi teknikoa, maiatzaren 28an, eta IK4-TEKNIKEReko eta Nippon Gases eta Tecnovac enpresetako adituek nahiz mundu mailako Pfeiffer Vacuum enpresako profesionalek emango dute.

Jardunaldia bi zati nagusitan banatuko da. Lehenengo zatia teorikoa izango da, eta ihesak detektatzeko teknika ezagutaraziko da, definiziotik eta detekzio-metodoetatik hasi eta teknika horren inguruko kasu zehatzetaraino iritsiz.

Bigarren zatia praktikoa izango da, eta Tecnovac enpresako langileek emango dute. Bertan, zati teorikoan garatutako kontzeptuak aplikatuko dira, eta ASM 340 eta ASM 310 ekipoen kapazitateak aurkeztuko, ihesak denbora errealean detektatuz.

Era berean, masen espektrometriaren, horren abantailen eta horrek industria, ikerketa eta garapen-prozesuetan dituen ezarpenen gaineko sarrera labur bat egingo da.

Jardunaldia industria-prozesuetan ihesak detektatzeko eta hondar-gasak aztertzeko premiarekin zerikusia daukaten prozesuen ingeniariei, ikertzaileei, kalitateko zuzendariei, mantentze-lanetako buruei eta teknikariei zuzenduta dago, baina ikerketa zientifikorako eta prozesu berrien ikerketarako ere baliagarria izan daiteke.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko eta izena emateko, sakatu hemen.