BUELTATU

ALBISTEAK

MOM: 4.0 Industriako ekosistema

Ibermática eta IK4-TEKNIKER enpresek bat egin dute MOM Expertise Center gunean

Manufacturing Operational Management (MOM) Expertise Center guneak teknologia eta tresna adituak batzen ditu proiektu berritzaileak sortzeko, garatzeko eta amaierako soluzioak abiarazteko plantan.

Industria-sektoreak bizi dituen etengabeko aurrerapen teknologikoek geroz eta berrikuntzarako ekosistema ireki gehiago behar dituzte proiektu integralak garatzeko eta probatzeko, nazioartean plantan ezarri baino lehen.

Eskakizun horri erantzuteko, IK4-TEKNIKER eta Ibermática enpresek Manufacturing Operational Management (MOM) Expertise Center sortu dute. Garapen, simulazio eta testak egiteko gune honetan automatizazio, robotika, Big Data eta fabrikazioko exekuzio-sistemetako (MES) adituak biltzen dira soluzio integralak sortzeko.

MOM Expertise Center ekimena bezeroen beharrekin batera doa 4.0 Industria lortze aldera, proiektuen fase guztietan: sortu, probak egin, abiarazi eta amaierako soluzioak txertatu.

Expertise Center guneak bi ardatz ditu: batetik, 4.0 Industriako abiarazleetan oinarritutako produkzio kontzeptuen aldeko apustua da, hala nola, fabrikazio gehigarria, mantentze-lan prediktiboa, prozesua ikuskatzea edo industria robotika.

Bestetik, euskarria eskaintzen du industria-enpresa hobeto konektatzeko, integratzeko, malgua izateko, adimenduna izateko eta automatizatzeko. Horretarako, espezializatutako soluzioak eta zerbitzuak eskaintzen dira ezarpena eraginkorragoa izan dadin.

MOM Expertise Center gunearekin soluzio integralak eman daitezke; proposamen bakarrean hainbat tresna teknologiko eta aurreratu daude proiektu pilotuak egiteko eta geroago ezartzeko eta laguntzeko plantan. Laguntza kalitate, produkzio, automatizazio eta mantentze eremuetakoa izango da.

Horrek, gainera, arriskua eta ezartzeko denbora murrizten du, baita soluzioa pertsonalizatzea eta laguntza espezializatua jasotzea.

Laburbilduz, Expertise Center guneak balioa emateko dinamika bat proposatzen du, soluzio digitalen fabrikatzaile, ekoizpen-bideen fabrikatzaile eta zentro teknologikoen arteko lankidetza irekiko ereduarekin. Helburua da soluzioak industria-plantetan ezartzea. Industria-ekosistemako elementu guztiei bere funtzionamendua egokitzean datza, elkarri lotuta daudenak, prozesu eta sistema jakin batzuen arabera.