BUELTATU

ALBISTEAK

IK4-TEKNIKERek Clickindustrial abiatu du, bere e-commerce plataforma

Zentro teknologikoak Clickindustrial aurkezten du, industriarako zerbitzuen B2B ataria

Clickindustrial IK4-TEKNIKERen e-commerce plataforma da, eta industria-eremuari industriako mantentze-lanekin zerikusia daukaten zerbitzu teknologikoak saltzeko xedea du.

Clickindustrial industria-zerbitzuak saltzeko IK4-TEKNIKERen e-commerce plataforma da, eta industria-eremuko erosketa-prozesua berritzen laguntzeko asmoz jaio da.

Lineako salmenta-ataria da, eta arretaz hautatutako hornitzaileak dauzka, bezeroei merkatuko berme handienak eskaini ahal izateari begira.

Halaber, kudeaketa efizientea egitea ahalbidetzen du, prozesuak digitalizatzen, zerbitzuak planifikatzen eta dokumentuak azkar sinplifikatzen baititu, kostuak nabarmen aurreztearekin batera. Gainera, bezeroek lau klik eginez egin ahalko dituzte erosketak, erraz-erraz.

Clickindustrial plataformak hiru zerbitzu nagusirekin ekin dio bideari: kalibrazio dimentsionala, industria-olioen analisia eta 4.0 Industriaren diagnostikoa. Hala, industriarako zerbitzuen B2B atari bihurtu da, etorkizun hurbilean kategoria gehiagorekin hazten eta industriari zerbitzu onena ematen jarraitzeko asmoz.

Ikusi www.clickindustrial.es!