BUELTATU

AGENDA | 2020.11.23 – 11.27

Teknikerrek parte hartuko du:

31 BIEMH 2020

2020ko azaroaren 23tik 27ra
Bilbao Exhibition Centre (BEC)
Barakaldo

BIEMH 2020. Makina-Erremintaren Azoka

Teknikerrek parte hartuko du BIEMH azokaren (Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurteko Azokaren) hurrengo edizioan, erakusketari modura. Azoka 2020ko azaroaren 23tik 27ra bitartean egingo da, Bilbao Exhibition Centre-n, (BECen) eta zentro teknologikoak makina-erremintarako fabrikazio aurreratuan egin dituen berritasunak aurkeztuko ditu. Zentro teknologikoaren standa 1. pabilioian egongo da, C18 korridorean.

Azokak Know/now the future terminoen alde egingo du 2020an, Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurteko Azokako enpresa erakusketariak ezaugarritzen dituzten denborari, ezagutzari eta berrikuntza-maila altuari dagokienez.

31. edizioa izango den honetan, enpresen fabrikazio-prozesuetan inpaktu handia duten teknologia ugari erakutsiko dira, eta fabrikatzaile, inportatzaile eta banatzaile nagusiak bilduko dira, mundu osoko bisitariei eta erosleei aurrerapen puntakoenak erakusteko.

Halaber, erakusketariek eta bisitariek parte-hartze aktiboa edukitzea sustatzen jarraituko du azokak, kontaktu komertzialei, sinergiei eta negozio-aukera bide emate aldera.

Azokak makina-erremintaren arloko munduko enpresa nagusiak biltzen dituenez, Europako azoka garrantzitsuenetako bat bihurtu da BIEMH bere espezialitatean.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko, sar zaitez BIEMH 2020 azokaren webgunera.